Komunikazioaren hobekuntza helduen euskalduntze-alfabetatzean

Didakteka(e)tik
Plonbide (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:57, 21 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

www.santurtzieus.com




KOMUNIKAZIOAREN HOBEKUNTZA HELDUEN EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEAN

Jokin Azkue

HABE- Donostia

EHUko Udako Ikastaroak 1999

Euskararen irakaskuntza eta teknologia berriak

               * sarrera
               * HABENET proiektua
               * proiektuaren esparruak




Sarrera

Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren eginkizun nagusia da Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea. Plangintza hori Euskararen Aholku Batzordeak eta aurreko legealdiko Gobernuak onartua da. Horixe da akordio eta partaidetza zabalenean oinarritutako hizkuntza politikaren ardatza. Ildo honi jarraiki, HABEren jarduna, besteak beste, honako puntu hauetan ardazten da:

   * Batetik, euskalduntze-alfabetatzeko ekintzabideak erabileraren ingurukoekin uztartu eta arreta berezia jarri euskararen bizitasun soziolinguistikoa indartzeko ezinbestekoak diren gune geografikoetan, giza taldeetan eta gizarte-eremuetan, horiei lehentasun osoa eskainiz eta eperik laburrenan, hizketarako gai diren euskaldunak lortzeko.
   * Bestetik, HABE, euskaltegiak, irakasleak eta ikasleen arteko harreman-sarea hobetu, ikasmaterial didaktikoetara heltzeko bidea erraztu eta kudeaketa administratiboa hobetu informazio eta komunikazioko teknologia berriak baliatuz.

Lehenengoari dagokionez, eta didaktikaren ikuspuntutik helduta, euskalduntze-alfabetatzearen berrikuntza sustatzeko asmoz HABEk abian jarri zuen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua, eta horretan hainbat pausu eman ondoren, indarrean jartzearekin batera areagotu egingo ditu HABEk kurrikuluaren hedapenari begira burutu beharreko ekitaldiak.

Bigarrenari dagokionez, berriz, HABENET izeneko proiektuaz ekin nahi dio HABEk gauzatzeari.

HABENET proiektuak, labur esanda, HABE eta euskaltegien arteko harremanak arintzeko, material didaktikoak guztien eskura jartzeko, kudeaketa errazteko eta ikasleen arteko nahiz irakasleen arteko harreman-sarea sortzeko teknologia berrien erabilera sustatu nahi du. Beraz, arian-arian eta esparru guztietan euskararen irakaskuntzararen kalitatea hobetu dadin, HABE eta euskaltegien arteko harremanetan eta jardueretan HABENET proiektuaren bitartez hainbat zerbitzu eta azpiegitura telematiko garatu eta ezarriko dira.

gora

HABENET proiektua

Oraingo egoera

HABENET proiektua gaur egungo egoera kontuan hartuz bideratuko da. Abiapuntua, beraz, honako ezaugarri hauek zedarritzen dute:

   * Matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio integrala eta liburutegiaren kudeaketa mekanizatua dagoeneko erabilgarriak izatea.
   * Ikasmaterialen kudeaketari dagokionez, teknologia berrien erabilpen urria eta salbuespenetan, honelakorik ematen denean alegia, euskarri teknologikoaren maila eskasa edota urritasuna.
   * Komunikaziorako ohiko bideen erabilpena (paperezko euskarriaz bideratutakoak, telefonoa, faxa).
   * Informatika aplikatuaren erabilpena, kudeaketa ekonomikoari eta administratiboari dagokienean, batez ere.

Aukera teknologikoak

Honelako abiapuntua izanik, gaur egungo teknologia berriak eskaintzen dizkigun ondorengo aukerez baliatuko da HABE, lortu nahi diren helburuak egingarri izan daitezen:

   * Internet teknologiak eta komunikazioko sare zabalen erabilpena
   * Didaktika on-line delakoaren arian ariko ezarpena
   * Dokumentuen euskarri elektronikoa

Helburuak

Arestian azaldutako abiapuntua eta aukera teknologikoak kontuan hartuz, HABENET proiektuak honako helburu hauek ditu:

   * HABEren sare osoan (HABE, euskaltegiak, irakasleak, ikasleak) barruko eta kanpoko komunikazioak hobetzea
   * Ikasmaterial didaktikoetara iristeko bidea eta beren homologazioa erraztea
   * Autoikaskuntza eta didaktika on-line sistemak garatzea
   * Irakasleen etengabeko prestakuntza urrunetik bideratu eta tutore bidez gidatzea
   * Kudeaketa administratiboa hobetu eta erraztea
     gora

Esparruak

HABENET proiektuaren bidez hobetu nahi diren esparruak bi multzotan kokatzen dira: alde batetik, euskaltegiak; eta bestetik, HABE. Honako hauek lirateke, besteak beste, hobetu beharrekoak:

Euskaltegiak

-Irakasleen arteko komunikazio elektronikoa (arlo didaktikoa)

   * Euskara eta didaktika alorretan irakasleentzako laguntza
   * Kontsultetarako bidea HABE, euskaltegi eta irakaslearen artean

-Irakasleen prestakuntza

   * Heziketarako eskaintza
     Irakasleentzako urruneko prestakuntza ikastaro gidatuak
   Ikastaroei buruzko informazio eguneratua
   * Autoheziketarako eskaintza
     Tutore/irakasleekiko interakzioa
   Irakasleen prestakuntzan erabilitako materialak eskuragarri izatea
   Materialei buruzko informazioa: bibliografia, laburpenak, txostenak.
   * Heziketarako lankidetza
     Lankidetza bultzatu
   HABE, euskaltegi eta irakasleen arteko harremanen bideragarritasuna erraztu

-Ikasmaterialen kudeaketa

   * Sarbidea eta katalogazioa
   Ikasmaterialak ezagutarazteko eta sarbidea errazteko asmoz datu-basea sortu eta euskarriaren (testua, bideoa, audioa) eta funtzionaltasunaren (maila, arloa, etab.) araberako ikasmaterialak sailkatu
   Landu gabeko materialen eskaintza (lehengaiak: irratia, testuak, ipuinak)
   Landutako eta esperimentatutako materialak eskuragarri izatea
   Material didaktikoen etengabeko berrikuntza
   Ikas-unitateen eskaintza, bai HABEren aldetik, bai euskaltegien aldetik
   * Ebaluazioa eta hobekuntza
   Ikasmaterialen erabilpenari eta ebaluazioari buruzko iritzien bilketa
   Euskaltegi eta irakasleen artean esperientziak trukatzea
   Euskaltegiek eginiko balorazio kritikoak eta aldaketak jaso
   HABErekin eta beste euskaltegiekiko koordinazio didaktikoa

-Matrikulazioa

   * Matrikulazioari buruzko informazioa. Aurrematrikula
   Irakaskuntzaren eskaintzari buruzko informazioa (euskaltegiak, irakasleak)
   Euskaltegien benetako eskaintza
   * Matrikulazioa erraztu, bai euskaltegietan, bai EGAren kasuan

-Indikatzaileak eta ebaluazioa

   * Ebaluazio hezigarria, sumatiboa eta autoebaluazioa
   Irakasleen eta ikasleen hustirapenen ebaluazioa
   Emaitzen ebaluazioa
   Ebaluazio hezigarria: egindakoa eta hobetu beharrekoa
   Autoebaluazioa bultzatu
   * Jardueraren indikatzaileak
   Irakasleen satisfazio mailaren eta iritzien bilketa
   Ikasleen satisfazio mailaren eta iritzien bilketa

-Argitalpenak

   * Formato elektronikoak argitaratu
   HABEren aldizkariak eta beste batzuen berri eman
   Formato elektronikoaz argitaratzen diren aldizkarien eskaintza
   Artikuluen eta argitalpenen kudeaketa
   * Irakurleekiko harremanak
   Irakasleek eta ikasleek eginiko ebaluazioa
   Iradokizunen hobekuntza
   * Egileekiko harremanak
   Artikuluen bilketa eta zuzenketa

-Didaktika on-line

   * Ikaskuntzaren denborak errentabilizatu eta malgutu
   * Kontsultetarako bidea HABE, euskaltegi eta irakaslearen artean
   * Autoikaskuntza-sistemak bultzatu


HABE

-HABE eta euskaltegien arteko harremanak

   * Euskaltegien datuak: feedback arina eta eguneratua
   * HABE eta euskaltegien arteko komunikazio informatikoa hobetu
   * Posta elektronikoaren bidez HABE, euskaltegiak eta irakasleak lotu
   * Agiri administratiboen eta didaktikoen kudeaketa bizkortu
   * Dirulaguntzen eskariak bideratzeko euskarri informatikoa
   * Euskaltegien beharrak antzeman eta teknologia berrietan oinarritutako sistemak bultzatzeko baliabideen banaketa berraztertu
   * Euskaltegien satisfazio maila jaso

-Liburutegia

   * Kontsulta on-line eta maileguen kudeaketa
   Liburutegi birtuala: katalogazioa, bilaketa, maileguak, etab.
   Liburuen eta argitalpenen eskariak bideratu
   Argitalpenei buruzko informazioa eta sarbidea
   Jasotako azkenen berri eman
   * Liburutegiaren hobekuntza
   Bezeroen beharrizanetara egokitu: katalogoak, ordutegiak, maileguak
   Beste liburutegien argitalpenei buruzko informazioa