«Norbanakoaren aldagaiak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
19. lerroa: 19. lerroa:
 
Ikus ditzagun aipatutako aldagaietako batzuei buruz atera diren hainbat ondorio.
 
Ikus ditzagun aipatutako aldagaietako batzuei buruz atera diren hainbat ondorio.
  
===ALDAGAI PSIKO-SOZIALAK: MOTIBAZIOA ETA JARRERA===
+
[[
 +
==ALDAGAI PSIKO-SOZIALAK: MOTIBAZIOA ETA JARRERA==
  
Hizkuntzaren jabekuntzari eta erabilerari eragiten dieten elementuen artean, aipatzekoak dira aldagai psiko-sozialak. Horien barruan ohikoa izaten da motibazioa, jarrerak, bizitasun etnolinguistikoa eta antsietatea edo herstura (Cenoz & Valencia, 1993). Hemen motibazioa eta jarrerak baino ez ditugu aztertuko.
+
Hizkuntzaren jabekuntzari eta erabilerari eragiten dieten elementuen artean, aipatzekoak dira aldagai psiko-sozialak. Horien barruan ohikoa izaten da motibazioa, jarrerak, bizitasun etnolinguistikoa eta antsietatea edo herstura (Cenoz & Valencia, 1993).  
 +
 
 +
===Motibazioa eta jarrerak baino ez ditugu aztertuko.
  
Ezagunak dira motibazioa dela-eta Gardner eta Lambert-ek proposatutako kontzeptuak, motibazio integratzailea eta motibazio instrumentala, alegia.
 
Ezagunak dira motibazioa dela-eta Gardner eta Lambert-ek proposatutako kontzeptuak, motibazio integratzailea eta motibazio instrumentala, alegia.
42. lerroa: 45. lerroa:
  
Bestaldetik, badirudi hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrerek hizkuntza ikasi eta erabiltzean eragin esanguratsua dutela. Horregatik, jarrerek ikas-prozesuan izan dezaketen eraginaren nolakotasuna asko ikertzen ari da, ikasleen usteak izeneko ikerketa-ildoa sortuz. Izan ere, instrukzio estrategikoak (edo ikasten ikastea) ikasleen uste, iritzi eta errepresentazioak zein diren arakatzea eskatzen du.
 
==Bibliografia==
 +
 +
*CENOZ, J.; VALENCIA, J.F. (1993): “La influencia de los elementos psicosociales en la adquisición y uso de la segunda lengua”, in R.M. Manchón eta A. Bruton (ed):''Serie sobre estrategias de aprendizaje y uso del lenguaje'' (I) y (II), Sevilla
 +
*LARSEN-FREEMAN, D; LONG, M. (1991): ''An Introduction to Second Language Acquisition Research''. London, Longman (Espainieraz: ''Introducción al estudio de la adquisición de segundas lenguas'', Madrid, Gredos, 1994)
 +
  
[[Kategoria:Jabekuntza]]
 
[[Kategoria:Jabekuntza]]

09:12, 15 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Bigarren hizkuntzen jabekuntza

Norbanakoari dagozkion aldagaiak

Larsen-Freeman eta Long-ek (1991) dioten bezala, egoera normalean dauden adimen ertaineko umeek ez dute arazorik ama-hizkuntza berenganatzeko. Helduen kasuan, ordea, ezin honelakorik baieztatu: alde handia izaten da subjektu batetik bestera, emaitzari dagokionez.

Subjektuen arteko aldeak azaltzeko, aipatu egileek norbanakoari dagozkion hainbat aldagairi buruzko berrikusketa egin zuten. Faktore nagusien artean honako hauek dira azpimarratzekoak:

  • adina
  • trebetasun linguistikoa
  • aldagai psiko-sozialak (motibazioa, jarrera...)
  • nortasuna
  • estilo kognitiboak
  • ikas-estrategiak
  • hemisferioen espezializazioa
  • beste zenbait faktore (oroimena, kontzientzia, interesa, sexua...).

Hala ere, gaur egun ez dago argi norbanakoaren ezberdintasun horiek nola eragiten dioten ikas-prozesuari (Williams eta Burden, 1997:97). Are gehiago, aldagai hauek ikertzean hartutako ikuspegi metodologikoak, esperimentala batez ere, balio praktiko gutxiko emaitzak ekarri ditu.

Ikus ditzagun aipatutako aldagaietako batzuei buruz atera diren hainbat ondorio.

[[

ALDAGAI PSIKO-SOZIALAK: MOTIBAZIOA ETA JARRERA

Hizkuntzaren jabekuntzari eta erabilerari eragiten dieten elementuen artean, aipatzekoak dira aldagai psiko-sozialak. Horien barruan ohikoa izaten da motibazioa, jarrerak, bizitasun etnolinguistikoa eta antsietatea edo herstura (Cenoz & Valencia, 1993).

===Motibazioa eta jarrerak baino ez ditugu aztertuko.

Ezagunak dira motibazioa dela-eta Gardner eta Lambert-ek proposatutako kontzeptuak, motibazio integratzailea eta motibazio instrumentala, alegia.

Motibazio instrumentala duen pertsonak hizkuntzaren lorpenak eskaintzen duen balio materialaz jabetzea izango du helburu —norberaren lanbidean mailaz aurreratzea, esaterako—. Motibazio integratzailea gertatzen da ikasleak beste komunitate kulturalaz gehiago jakin nahi duenean, horretan modu zabal batean interesaturik dagoelako; interes hori handia izan daiteke, komunitate horretako kideek bereetako bat bezala estimatua izaterainokoa (Perales,1989:16).

Bestaldetik, jarrera objektu edo egoera baten inguruko uste-antolamendu iraunkorra da, gizakia portaera baterantz bideratzen duena (Perales,1989:17-18). Cenoz eta Valenciak (1993) honako jarrera-mota hauek bereizten dituzte:

  • Hiztun-komunitatearenganako jarrera.
  • Hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrera.
  • Orokorrean hizkuntzenganako eta hizkuntzen ikaskuntzarenganako jarrera.
  • Bariazio linguistikoarenganako jarrera.

Gaur egun adostasun handia dago aldagai hauek —motibazioa eta jarrera— eraginik izan badutela 2Hren ikas-prozesuan. Hala ere, lehenago esan bezala, ikerketen emaitzek ez dute hezkuntza-praktikari begirako ekarri handirik egin. Are gehiago, emaitzak askotan kontraesankorrak edo partzialak izan dira (Larsen-Freeman & Long, 1991:190).

Ildo horretan, motibazio instrumentalak integratzaileak besteko eragin positibo izan dezake ikaskuntzan. Horretaz gain, badirudi motibazio integratzailea kontaktuan dauden hizkuntzen kasuan baino ez dela gertatzen, 2Hren ikas-prozesuan, alegia. Atzerriko hizkuntza ikasteko testuinguruetan, berriz, ia kasu gehienetan motibazio instrumentala izango da nagusi.

Bestaldetik, badirudi hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrerek hizkuntza ikasi eta erabiltzean eragin esanguratsua dutela. Horregatik, jarrerek ikas-prozesuan izan dezaketen eraginaren nolakotasuna asko ikertzen ari da, ikasleen usteak izeneko ikerketa-ildoa sortuz. Izan ere, instrukzio estrategikoak (edo ikasten ikastea) ikasleen uste, iritzi eta errepresentazioak zein diren arakatzea eskatzen du.

Bibliografia

  • CENOZ, J.; VALENCIA, J.F. (1993): “La influencia de los elementos psicosociales en la adquisición y uso de la segunda lengua”, in R.M. Manchón eta A. Bruton (ed):Serie sobre estrategias de aprendizaje y uso del lenguaje (I) y (II), Sevilla
  • LARSEN-FREEMAN, D; LONG, M. (1991): An Introduction to Second Language Acquisition Research. London, Longman (Espainieraz: Introducción al estudio de la adquisición de segundas lenguas, Madrid, Gredos, 1994)