«Psikologiaren ekarria»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(Oroimen-motak)
 
(3 intermediate revisions by 2 users not shown)
4. lerroa: 4. lerroa:
 
==Psikologia kognitiboaren oinarrizko kontzeptuak==
 
Hainbat dira psikologia kognitiboak garatu dituen oinarrizko kontzeptuak:
+
Hainbat dira psikologia kognitiboak garatu dituen oinarrizko kontzeptuak.
  
*Oro har, bi ezagutza-mota bereizten dira: ezagutza deklaratiboa edo kontzeptuala —savoir— eta prozedurazko ezagutza —savoir faire—. Ezagutza deklaratiboa gauzak jakitea izango litzateke (gramatika-arauak, lexikoa...). Prozedurazko ezagutza gauzak egiten jakitea da (komunikazio-egoeretan gramatika-arauak erabiltzen jakitea...).
+
===Ezagutza-motak===
  
*Burmuinean informazioa eta ezagutzak nola gorde eta biltzen diren azaltzeko, eskemen teoria proposatu zen. Eskema (bestela ere schemata, gidoi edo marko deituak), kontzeptu partikular bat irudikatzen duen ezagutza-multzo egituratua da (Cornaire, 1991). Horren arabera, giza burmuinean informazioa biltzeko kontzeptu-sareak sortzen dira. Horiek barne koherentzia handia izango dute baina testuinguru kontzeptualaren erlazioan. Eskemak gizakiak bere inguruan interaktuatzetik sortzen dira, baina inguru fisiko eta soziala atzeman, manipulatu eta interaktuatzeko duen moduaren arabera sortu ere (Castañeda, 1997:55). Hartara, alde handia izan daiteke subjektu batetik bestera.  
+
Oro har, bi ezagutza-mota bereizten dira: ezagutza deklaratiboa edo kontzeptuala —savoir— eta prozedurazko ezagutza —savoir faire—. Ezagutza deklaratiboa gauzak jakitea izango litzateke (gramatika-arauak, lexikoa...). Prozedurazko ezagutza gauzak egiten jakitea da (komunikazio-egoeretan gramatika-arauak erabiltzen jakitea...).
  
:Eskema kognitibo hauetaz gain, badirudi burmuinean bestelako eskemak ere biltzen ditugula, testu-egituren eskemak, hain zuzen ere. Azken boladan, baieztatzen ari da testuen antolamendu erretorikoak ere eskemen moduan bilduta ditugula. Horrela, testu-mota ezberdinekin erlazionatutako buru-eskema hauek aktibatzeak ulermena zein ekoiztea ahalbideratuko du  (Pérez Basanta, 1995).
+
===Eskemen teoria===
  
*Oinarrizko beste kontzeptu bat aurre-ezagutzak direlakoak ditugu. Norbanakoaren era guztietako esperientziez gain, errealitateaz eta hizkuntzen funtzionamenduaz dituen ezagutzek zerbait berria ikasi aurreko marko kognitiboa osatuko dute. Jasotzen duen informazio berria aldez aurretik dituen ezagutza horietan txertatu eta markoaren ezaugarrietara moldatu beharko dira. Ikuspegi honetatik, ikastea ez da ezagutzak bildu eta metatzea izango, baizik eta jasotzen den informazio berriari esker hasierako marko kognitibo hori osatzea eta berregituratzea.
+
Burmuinean informazioa eta ezagutzak nola gorde eta biltzen diren azaltzeko, eskemen teoria proposatu zen. Eskema (bestela ere schemata, gidoi edo marko deituak), kontzeptu partikular bat irudikatzen duen ezagutza-multzo egituratua da  (Cornaire, 1991). Horren arabera, giza burmuinean informazioa biltzeko kontzeptu-sareak sortzen dira. Horiek barne koherentzia handia izango dute baina testuinguru kontzeptualaren erlazioan. Eskemak gizakiak bere inguruan interaktuatzetik sortzen dira, baina inguru fisiko eta soziala atzeman, manipulatu eta interaktuatzeko duen moduaren arabera sortu ere (Castañeda, 1997:55). Hartara, alde handia izan daiteke subjektu batetik bestera.  
  
*Hauek honela, ikaskuntza mekanikoa eta ikaskuntza esanguratsua izango dira aurrez aurre. Ikaskuntza esanguratsuak ezagutza berriak hasierako marko kognitibo horretan txertatzea eta berregituratzea ahalbideratzen du. Ikaskuntza mekanikoak, ordea, ez du errealitate hori kontuan hartuko eta, sarri askotan, zentzurik gabeko errepikak, imitazioa eta bestelako praktika mekanikoak bultzatuko ditu.  
+
Eskema kognitibo hauetaz gain, badirudi burmuinean bestelako eskemak ere biltzen ditugula, testu-egituren eskemak, hain zuzen ere. Azken boladan, baieztatzen ari da testuen antolamendu erretorikoak ere eskemen moduan bilduta ditugula. Horrela, testu-mota ezberdinekin erlazionatutako buru-eskema hauek aktibatzeak ulermena zein ekoiztea ahalbideratuko du  (Pérez Basanta, 1995).
 +
 
 +
===Aurre-ezagutzak===
 +
 
 +
Oinarrizko beste kontzeptu bat aurre-ezagutzak direlakoak ditugu. Norbanakoaren era guztietako esperientziez gain, errealitateaz eta hizkuntzen funtzionamenduaz dituen ezagutzek zerbait berria ikasi aurreko marko kognitiboa osatuko dute. Jasotzen duen informazio berria aldez aurretik dituen ezagutza horietan txertatu eta markoaren ezaugarrietara moldatu beharko dira. Ikuspegi honetatik, ikastea ez da ezagutzak bildu eta metatzea izango, baizik eta jasotzen den informazio berriari esker hasierako marko kognitibo hori osatzea eta berregituratzea.
 +
 
 +
Hauek honela, ikaskuntza mekanikoa eta ikaskuntza esanguratsua izango dira aurrez aurre. Ikaskuntza esanguratsuak ezagutza berriak hasierako marko kognitibo horretan txertatzea eta berregituratzea ahalbideratzen du. Ikaskuntza mekanikoak, ordea, ez du errealitate hori kontuan hartuko eta, sarri askotan, zentzurik gabeko errepikak, imitazioa eta bestelako praktika mekanikoak bultzatuko ditu.  
 +
 
 +
==Oroimen-motak==
  
Ezaguna da, bestaldetik, oroimen-motak kontuan harturik proposatutako eredu kognitiboa (Anderson, 1983; Ruiz de Mendozak aipatua: 1996:129). Horren arabera, oroimen operatzailea epe laburreko oroimena edo lanekoa da. Horretan, behin-behineko eta berehalako informazioa biltzen da, epe luzeko oroimenetik aterea. Epe luzekoak bere baitan oroimen deklaratiboa eta ekoizlea hartzen ditu. Horietan ezagutza deklaratiboak eta prozedurazkoak, zein berean, biltzen dira.
 
Ikus dezagun zehatzago giza jokabidea nola azaltzen duen eredu honek:
 +
 +
[[Irudi:Oroimena.jpg|center]]
  
==Laburbilduz==
 
==Laburbilduz==
29. lerroa: 41. lerroa:
  
Konstruktibismoak, psikologia kognitiboaren ildo beretik, ikaskuntza ikasleak egin beharreko esanahien eraikitze-prozesutzat hartzen du. Horrela, ezagutzak ez dira era zuzenean transmititzen, hau da, ez dira ikasten irakasteko moduari pasiboki jarraituz. Bestela ikasten da: prozesu aktibo eta dinamiko baten barruan, inputa barneratuko da ikaslearen motibazio, aurre-ezagutza, ikas-estrategia eta ikas-estiloaren arabera.
 
==Bibliografia==
 +
*CASTAÑEDA, A. (1997): ''Aspectos cognitivos en el aprendizaje de una lengua extranjera''. Granada, Método Ediciones
 +
*MARTÍN PERIS, E. (2000): “La enseñanza centrada en el alumno”. ''Frecuencia L'', 13
 +
*PÉREZ BASANTA, C. (1995): “Teorías sobre las destrezas lectoras y sus repercusiones en la enseñanza de la segunda lengua” in ''Aspectos de la enseñanza de lenguas extranjeras. III y IV Jornadas sobre aspectos de la enseñanza del E/LE''. Granada, Método Ediciones
  
[[Kategoria:Ikaskuntza]]
 
[[Kategoria:Ikaskuntza]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:32, 27 Azaroa 2007 data duena

Ikaskuntza

Psikologia kognitiboak ezagutza du arreta-gune nagusia, nola bereganatzen den eta nolako garapena duen. Hortaz, gizakiak pentsatzean eta ikastean darabiltzan buru-prozesuez gain, burmuinak informazioa nola biltzen duen lehenik eta gero nola erabiltzen duen ikertuko du (Martín Peris, 2000:9).

Psikologia kognitiboaren oinarrizko kontzeptuak

Hainbat dira psikologia kognitiboak garatu dituen oinarrizko kontzeptuak.

Ezagutza-motak

Oro har, bi ezagutza-mota bereizten dira: ezagutza deklaratiboa edo kontzeptuala —savoir— eta prozedurazko ezagutza —savoir faire—. Ezagutza deklaratiboa gauzak jakitea izango litzateke (gramatika-arauak, lexikoa...). Prozedurazko ezagutza gauzak egiten jakitea da (komunikazio-egoeretan gramatika-arauak erabiltzen jakitea...).

Eskemen teoria

Burmuinean informazioa eta ezagutzak nola gorde eta biltzen diren azaltzeko, eskemen teoria proposatu zen. Eskema (bestela ere schemata, gidoi edo marko deituak), kontzeptu partikular bat irudikatzen duen ezagutza-multzo egituratua da (Cornaire, 1991). Horren arabera, giza burmuinean informazioa biltzeko kontzeptu-sareak sortzen dira. Horiek barne koherentzia handia izango dute baina testuinguru kontzeptualaren erlazioan. Eskemak gizakiak bere inguruan interaktuatzetik sortzen dira, baina inguru fisiko eta soziala atzeman, manipulatu eta interaktuatzeko duen moduaren arabera sortu ere (Castañeda, 1997:55). Hartara, alde handia izan daiteke subjektu batetik bestera.

Eskema kognitibo hauetaz gain, badirudi burmuinean bestelako eskemak ere biltzen ditugula, testu-egituren eskemak, hain zuzen ere. Azken boladan, baieztatzen ari da testuen antolamendu erretorikoak ere eskemen moduan bilduta ditugula. Horrela, testu-mota ezberdinekin erlazionatutako buru-eskema hauek aktibatzeak ulermena zein ekoiztea ahalbideratuko du (Pérez Basanta, 1995).

Aurre-ezagutzak

Oinarrizko beste kontzeptu bat aurre-ezagutzak direlakoak ditugu. Norbanakoaren era guztietako esperientziez gain, errealitateaz eta hizkuntzen funtzionamenduaz dituen ezagutzek zerbait berria ikasi aurreko marko kognitiboa osatuko dute. Jasotzen duen informazio berria aldez aurretik dituen ezagutza horietan txertatu eta markoaren ezaugarrietara moldatu beharko dira. Ikuspegi honetatik, ikastea ez da ezagutzak bildu eta metatzea izango, baizik eta jasotzen den informazio berriari esker hasierako marko kognitibo hori osatzea eta berregituratzea.

Hauek honela, ikaskuntza mekanikoa eta ikaskuntza esanguratsua izango dira aurrez aurre. Ikaskuntza esanguratsuak ezagutza berriak hasierako marko kognitibo horretan txertatzea eta berregituratzea ahalbideratzen du. Ikaskuntza mekanikoak, ordea, ez du errealitate hori kontuan hartuko eta, sarri askotan, zentzurik gabeko errepikak, imitazioa eta bestelako praktika mekanikoak bultzatuko ditu.

Oroimen-motak

Ezaguna da, bestaldetik, oroimen-motak kontuan harturik proposatutako eredu kognitiboa (Anderson, 1983; Ruiz de Mendozak aipatua: 1996:129). Horren arabera, oroimen operatzailea epe laburreko oroimena edo lanekoa da. Horretan, behin-behineko eta berehalako informazioa biltzen da, epe luzeko oroimenetik aterea. Epe luzekoak bere baitan oroimen deklaratiboa eta ekoizlea hartzen ditu. Horietan ezagutza deklaratiboak eta prozedurazkoak, zein berean, biltzen dira.

Ikus dezagun zehatzago giza jokabidea nola azaltzen duen eredu honek:

Errorea irudi txikia sortzerakoan: Ezin izan da iruditxoa gorde helburuan

Laburbilduz

Psikologia kognitiboak, laburbilduz, honako puntu hauek azpimarratu ditu:

  • Ezagutzan interesa jartzea, eta ez erantzunean. Izan ere, erantzun zuzenak ez du beti ikaskuntza gertatu denik ziurtatzen.
  • Buru-egitura eta antolamenduan enfasia jartzea.
  • Ikaslea pertsona aktibo, eraikitzaile eta planifikatzaile gisa ikustea eta ez, inguruko estimuluen hartzaile pasibo gisa.

Konstruktibismoak, psikologia kognitiboaren ildo beretik, ikaskuntza ikasleak egin beharreko esanahien eraikitze-prozesutzat hartzen du. Horrela, ezagutzak ez dira era zuzenean transmititzen, hau da, ez dira ikasten irakasteko moduari pasiboki jarraituz. Bestela ikasten da: prozesu aktibo eta dinamiko baten barruan, inputa barneratuko da ikaslearen motibazio, aurre-ezagutza, ikas-estrategia eta ikas-estiloaren arabera.

Bibliografia

  • CASTAÑEDA, A. (1997): Aspectos cognitivos en el aprendizaje de una lengua extranjera. Granada, Método Ediciones
  • MARTÍN PERIS, E. (2000): “La enseñanza centrada en el alumno”. Frecuencia L, 13
  • PÉREZ BASANTA, C. (1995): “Teorías sobre las destrezas lectoras y sus repercusiones en la enseñanza de la segunda lengua” in Aspectos de la enseñanza de lenguas extranjeras. III y IV Jornadas sobre aspectos de la enseñanza del E/LE. Granada, Método Ediciones