«RSSak: iraultzaren giltzarri»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
1. lerroa: 1. lerroa:
 
==RSSak: iraultzaren giltzarri==
 
==RSSak: iraultzaren giltzarri==
  
[[Irudi:Feed-icon.png|150px|thumb|RSSen ikonoa]]Web 2.0 delakoaz aritzen garenean, ezinbestekoa da RSS-ei buruz mintzatzea. Zer eta zertarako dira, baina?
+
[[Irudi:Feed-icon.png|150px|left|RSSen ikonoa]]Web 2.0 delakoaz aritzen garenean, ezinbestekoa da RSS-ei buruz mintzatzea. Zer eta zertarako dira, baina?
  
 
[http://eu.wikipedia.org/wiki/RSS Wikipedian] irakur dezakegunez, RSS delakoa XML lengoaiaren familiako fitxategi formatu bat da, bereziki edukiak sarritan eguneratzen dituzten webgune eta blogentzat prestatuta dagoena. RSS-ei esker (euskaraz jario hitzaren erabilera ari da nagusitzen) informazio horiek oso azkar banatu eta konparti daitezke.
 
[http://eu.wikipedia.org/wiki/RSS Wikipedian] irakur dezakegunez, RSS delakoa XML lengoaiaren familiako fitxategi formatu bat da, bereziki edukiak sarritan eguneratzen dituzten webgune eta blogentzat prestatuta dagoena. RSS-ei esker (euskaraz jario hitzaren erabilera ari da nagusitzen) informazio horiek oso azkar banatu eta konparti daitezke.

07:57, 24 Maiatza 2007(e)ko berrikuspena

RSSak: iraultzaren giltzarri

Errorea irudi txikia sortzerakoan: Ezin izan da iruditxoa gorde helburuan
Web 2.0 delakoaz aritzen garenean, ezinbestekoa da RSS-ei buruz mintzatzea. Zer eta zertarako dira, baina?

Wikipedian irakur dezakegunez, RSS delakoa XML lengoaiaren familiako fitxategi formatu bat da, bereziki edukiak sarritan eguneratzen dituzten webgune eta blogentzat prestatuta dagoena. RSS-ei esker (euskaraz jario hitzaren erabilera ari da nagusitzen) informazio horiek oso azkar banatu eta konparti daitezke.

Horrela, bada, jarioen bidez webgune baten artikuluak, informazioak, albisteak... besteren esku jartzeari edukien sindikazioa deitu ohi zaio. Eduki horien hartzaileak norbanakoak izan daitezke edo bestelako webguneak.

Zenbaiten ustez, RSS-a web 2.0 deritzon mugimendu berri honen pegamentua da, hau da, zerbitzu mota desberdinak batzen dituen elementua.

Oro har, RSS moldeko fitxategiak irakurtzen dituzten programei jario-irakurgailu edo agregatzaile izena ematen zaie. Nagusiki, lau modutan irakur ditzakegu besteren artikuluak jarioen bidez.

Posta elektroniko bidez

Gero eta posta-programa gehiagok dakar jario-irakurgailua (Mozilla Thunderbird-ek esaterako), eta beraz, nork bere ordenagailuan jaso ditzake molde horretako albisteak eta testuak. Horren arazoak bi dira. Batetik, ordenagailu jakin batean ari gara eta hortaz, ez dugu jario horietarako sarbidea izango beste ordengailu batean ari bagara. Bestetik, gaur egun RSS bidez banatzen diren edukien kopuru ikaragarriak posta kontua blokeatzea eragin dezake.


Norberaren jario-irakurgailuak erabiliz (online)

Aitzindaria, ezbairik gabe, bloglines dugu. Nork bere kontua sortu eta gero, bertan bil ditzake intereseko jarioak eta hartara online irakurtzeko modua izango du edozein ordenagailutatik. Norberaren jarioak diren neurrian, aukeran dugu noiznahi berriak gaineratzea, kategoriaka sailkatzea, ezabatzea...

IKTeroek zerbitzu hau erabiltzen trebatzeko tutorial argia egin zuten hemen.

Bloglines-ez gain badira beste hainbat aplikazio, besteak beste, Rojo edo Rezzibo.

Berrikitan ikusi dugu honelako zerbitzuetan blog bakoitzak duen harpidetza-kopurua erabili dela euskal blogen ranking moduko zerbait egiteko (Zeinek ditu 15 harpidetza bano gehiago?).

Besteren jario-irakurgailuak erabiliz (planetak edo metablogak)

Jarioak irakurtzeko beste aukera bat izaten da metablogak edo planetak izeneko webguneetara joatea. Beste gune askotan argitaratzen diren artikuluak automatikoki ekartzen dira metablogetara, normalean kategoriaka eta dataren arabera ordenatuta.

Euskaraz, aurki izan zen lehenbizikoa baina poliki-poliki beste batzuk ere sortu izan dira gerora, besteak beste, Karrajua edo Liburutegien haria.

Hezkuntza-kontuez ari bagara, berriz, espaineraz oso ezagunak dira AulaBlog-en Planeta Educativo izenekoa edo espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenei begirako Todoele izenekoa.


Hasiera-orria funtzioa duten guneak erabiliz

Gero eta ohikoagoak dira internetera konektatzeko hasiera-orria pertsonalizatzen duten guneak. Horietan nork bere jarioak bildu eta nabigatzailea zabaltzeaz batera agertuko zaizkigu gure gogoko albisteak. Eskobo edo Netvibes, esaterako, horietakoak dira. Google-ren kasuan, azpimarratzekoa da nabigatzailearen tresna-barra berrian bisitatzen ari garen gunenaren jarioetara harpidetzeko botoia ezarri duela, norberaren google hasiera-orrian zuzenean gaineratuz.

Ikusi halaber