«Tandem-a eta hizkuntzaren urruneko ikaskuntza: e-mail eta MOOen erabilera»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(Erreferentziak)
105. lerroa: 105. lerroa:
 
*Little, D., E. Ushioda, M. C. Appel, K. Schwienhorst, B. O’Rourke & J. Moran, 1999: Evaluating tandem language learning by e-mail. Report on a bilateral project. CLCS Occasional Paper No. 55. Dublin: Trinity College, Centre for Language and Communication Studies.
 
*Little, D., E. Ushioda, M. C. Appel, K. Schwienhorst, B. O’Rourke & J. Moran, 1999: Evaluating tandem language learning by e-mail. Report on a bilateral project. CLCS Occasional Paper No. 55. Dublin: Trinity College, Centre for Language and Communication Studies.
  
[[Kategoria:Dokumentazioa]]
+
 
 
[[Kategoria:Artikuluak]]
 
[[Kategoria:Artikuluak]]

11:55, 21 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Egilea: David G. Little
Erakundea: Europako Kontseilua. Estrasburgo

Dublingo Unibertsitatea. Irlanda

Data: 1999
Non: EHUko Udako Ikastaroak


Binakako hizkuntz ikaskuntza: definizioa

Bikotean oinarrituz ikasteko modu irekia da; jatorrizko hizkuntza desberdina duten bi lagunek elkarrekin egingo dute lan ondokoak lortzeko:

  • batak bestearen hizkuntza ikasteko
  • bestearen kulturaz gehiago jakiteko
  • informazio osagarria elkar trukatzeko, bestearen bizitza profesionalari buruzko informazioa adibidez (cf. Little and Brammerts 1996, 10 or.)


Binakako hizkuntz ikaskuntzak bi oinarri hauek ditu:

  • Elkarrekikotasuna - lagun batak besteak adina jartzen du elkarrekiko lan horretan, eta batak besteak bezainbesteko onura ateratzen du (komunikazioa elebiduna izan bada)
  • Autonomia - kide bakoitza bere ikaskuntzaren eta bestearen ikaskuntzaren erantzule da (elkarrekikotasunaren oinarria bete bada)


Binakako hizkuntz ikaskuntza motak

  • Aurrez aurrekoa: komunikatzeko baliabide nagusia hizketa da; ikasteko jarduera gisa idazketa nahiz hizketa erabil daiteke
  • Urrutikoa, posta elektroniko eta MOO bidezkoa: komunikatzeko baliabidea idazketa da; komunikatzeko modua asinkronikoa (posta elektroniko bidezkoa) edo sinkronikoa (MOO bidezkoa) izan daiteke


1. ikerketa-proiektua (Appel 1999)

Parte-hartzaileak

  • 14 boluntario bikoteka elkarlanean, hiru hilabetez (1997ko udaberrian), hizkuntz eskolaren esparrutik kanpo:
  • gaztelania ikasten ari diren 7 ingeles-hiztun (4 TCD ikasle, gaueko eskolako 2 ikasle eta eskolara joaten ez baina gaztelania mantendu nahi duen ikasle bat)
  • ingelesa ikasten ari diren 7 gaztelania-hiztun (4 Iruñeko eskolara, gauez, astean bitan joaten dira, eta beste 3ak filologia ikasten ari dira Aarhus-en)

Iruzkin negatiboak

  • Bi bikotek ez zuten gustuko harremana sortu eta zailtasunak izan zituzten zertaz idatzi erabakitzeko
  • Bi ikaslek, aukeran, komunikazio sinkronikoa nahiago izango zutela adierazi zuten
  • 2. hizkuntzan gaitasun desberdin samarra zuten ikasle-bikoteen kasuetan arazoak sortu ziren
  • Ikasle batzuen esanetan, euren kideek ez zuten behar bestetan idazten

Iruzkin positiboak

  • Lagunak "egiteko" aukera
  • XHren herrialdeko benetako bizimoduarekin harremana izatea
  • Kulturen artean trukaketa izatea
  • Eguneroko hizkera erabiltzea
  • Ikaslearen intereseko hizkuntz arloetan lan egin ahal izatea
  • Hizkuntz ezagutza handitzea

Antzeman diren hobekuntzak

  • Idazteko erraztasuna (7/10 lagun)
  • Hiztegi eta esamolde gehiago (7/10 lagun)
  • Hizkuntzari buruz gogoeta egitea (7/10 lagun)


2. ikerketa-proiektua (Little et al. 1999)

Antolaketa

  • 1997ko azaroa-abendua, 1998ko urtarrila-otsaila
  • Alemaniera ikasten ari diren ingeles-hiztunen (TCD, 147) eta ingelesa ikasten ari diren alemaniera-hiztunen (Bochum, 75) arteko trukaketa
  • Kurrikuluz kanpoko bi talde kontu handiz aukeratuak, antzeko metodo pedagogiko eta ikuspegia dutenak
  • Antolaketaren esparrua 1996/97ko proiektu pilotuaren bidez prestatu zen (bikotekako ikaskuntza erabat integratuta; hastapen-tailerrak; hitzordu bikoitzaren teknika)

Antolaketa-arazoak

  • Kurrikuluz kanpoko ikastaroek taldea bertan behera uztea ekar dezakete, harreman egonkorra ezartzeko zailtasunengatik
  • Integrazioa lortu arren ikasle askok bikote-harremana gogaikarritzat dute
  • Oso ondo prestatuta egon arren, harreman hori hauskorra izan daiteke ustekabeko gertakarien aurrean (adibidez, Bochum-eko ikasleen greba, 1997ko abenduan).

Ikasleen jarrera

Posta elektronikoz egindako galdetegi batean bildutako datuetatik bikotekako ikaskuntzaren esperientziari buruz oso iritzi positiboak lortu dira.

Hona hemen hainbat faktore aipagarri:

  • Ikasleak ikaskuntzaren edukiaren eta prozesuaren jabe direla
  • Hizkuntza erabiliz ikasten dutela
  • Jatorrizko hiztun batekin elkarreragin pertsonala lortzen dutela

Horren ondoko garapenak

  • Pedagogikoa: bikotekako ikaskuntza hizkuntz ikastaroetan lehen baino gehiago integratzea
  • Ikerketa: ingurune birtual bat sortzea bikotekako hizkuntz ikaskuntza posta elektroniko bidez koordinatu eta bideratzeko (Appel, garapen-bidean)
  • CLCSren MOO erabiltzeko proiektu pilotuak (Schwienhorst, garapen-bidean)


Erreferentziak

  • Appel, M. C., 1999: Tandem language learning by e-mail: some basic principles and a case study. CLCS Occasional Paper No.54. Dublin: Trinity College, Centre for Language and Communication Studies.
  • Little, D., and H. Brammerts, 1996: A guide to language learning in tandem via the Internet. CLCS Occasional Paper No.46. Dublin: Trinity College, Centre for Language and Communication Studies.
  • Little, D., E. Ushioda, M. C. Appel, K. Schwienhorst, B. O’Rourke & J. Moran, 1999: Evaluating tandem language learning by e-mail. Report on a bilateral project. CLCS Occasional Paper No. 55. Dublin: Trinity College, Centre for Language and Communication Studies.