«Jarrerak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(Jarreren neurketa)
74. lerroa: 74. lerroa:
 
Hurrengo pausua litzateke subjektuari galdetzea zenbateko garrantzia ematen dien ondorio horiei, eskala jakin baten arabera. Bi faktore hauen konbinaketatik aterako litzateke subjektuak hizkuntza batekin duen jarrera.
 
Hurrengo pausua litzateke subjektuari galdetzea zenbateko garrantzia ematen dien ondorio horiei, eskala jakin baten arabera. Bi faktore hauen konbinaketatik aterako litzateke subjektuak hizkuntza batekin duen jarrera.
  
Gorago aipatutako arau subjektiboa ere matematikokineurtzea aurrikusten dute. Kasu honetan bi aldagai hartu beharko lirateke kontutan: a) subjektuak zer uste duen besteek berarengandik espero dutela ("Zer uste duzu zure familiartekoek pentsatuko dutela A hizkuntza aukeratzen baduzu?"); eta b) subjetuak beste adierazgarriek duten iritziari ematen dion garrantzia ("Zenbaterainoko garrantzia ematen diozu, 1etik 4ra, zure familiartekoen iritziari?")
+
Gorago aipatutako arau subjektiboa ere matematikoki neurtzea aurrikusten dute. Kasu honetan bi aldagai hartu beharko lirateke kontutan: a) subjektuak zer uste duen besteek berarengandik espero dutela ("Zer uste duzu zure familiartekoek pentsatuko dutela A hizkuntza aukeratzen baduzu?"); eta b) subjetuak beste adierazgarriek duten iritziari ematen dion garrantzia ("Zenbaterainoko garrantzia ematen diozu, 1etik 4ra, zure familiartekoen iritziari?")
 +
 
 +
 
 +
== Jarrera aldaketa ==
 +
 
 +
Posible al da jarrerak aldatzea.
 +
Eguneroko bizitzan mezu, gomendio,eskari ... ugari jasten dugu lagun, familiarteko, komunikabide, gobernari eta beste instituzio batzuen aldetik, gure jokabide, sinesmen eta jarreretan eragiteko asmoz. Estimulua arazo politiko bat, produktu bat edo aktibitate bat izan daiteke.
 +
Eraginkortasun soziala bilatzen duten testuinguruak bi irizpideren arabera taldeka daitezke: a) eragile eta hartzailearen arteko harreman mota (pertsonala/inpertsonala); b) eragin hori zuzendurik dagoen entzuleriaren dimentsioa. Horrela, petsonarteko egoeretan ematen diren eraginkortasun egoera indibidualizatuak ditugu (aurrez aurreko komunikazioa ematen denean); edota, eraginkortasuna talde handiei zuzentzen zaienean (hitzaldiak, mitinak...) komunikatzaile onak diren pertsonaia ospetsuen bitartez; edota masa komunikabideen bidezko eraginkortasuna aurki dezakegu (publizitate kanpainak...)
 +
 
 +
Jarrera aldaketaren esparru honetan PERTSUASIOA DUGU munta handiko oinarrizko koantzeptua. Parloff-en (1993) ustez, pertsuasioa aktibitate eod prozesu bat da, zeinetan komunikatzaile bat beste pertsona edo pertsona talde baten sinismen, jarrera eta/edo jokabide aldaketa bat sortzen saiatzen den mezu baten transmisioa erabiliz, eta hartzaileak/ek proposatzen zaion gomendioa onartzeko edo baztertzeko posibilitatea duen. Beraz, pertsuaisioak ondoko hiru ezaugarriok lituzke:
 +
 
 +
- Lehenik, gomendioa baztertzeko posibilitatea (koertzioa, edo "lavado de cerebro" delakoan ez bezala)
 +
- Bigarrenik, pertsuasioan eragiteko intentzio edo nahi esplizitua egotea (dibulgazioa edo azalpen hutsetik aldenduz)
 +
- Azkenik, pertsuasioak natura afektiboa edo kognitiboa duen aldaketa inplikatzen du (sumisioan ,koertzioan edo konformismotik bereiztuz)
 +
 
 +
'''Nola gauzatzen da, azken batean, jarrera aldaketa? '''
 +
 
 +
Hauxe da gizarte psikologiarentzat garrantzitsuena den kontua. Eta berau azaltzeko hainbat azalpen edo teorizazio ezagutzen dira; hala nola, Yale eskolarena, McGuireren teoria, Judizio sozialarena, erantzun kognitiboa izenekoa, eredu heuristikoa, elaborazio probabilitatea eredua...
 +
 
 +
Orokorrean,  pertsuasioa nola ematen den bi moduta uler daiteke:
 +
 
 +
a) Lehenengo ikuspuntutik, aldaketa mezuan emandako argumentuen ebaluaketa kontziente handia inplikatzen duen prozesua dela onartzen da. Entzuleriak argumentuak kontzienteki ebaluatu eta hauekin adostasuna erakutsi ondoren, jarreraz aldatuko dela baieztatzen da.
 
{{Osatu}}
 
{{Osatu}}
  

18:00, 21 Otsaila 2008(e)ko berrikuspena

Aldagai psikosozialak

Jarrera objektu edo egoera baten inguruko uste-antolamendu iraunkorra da, gizakia portaera baterantz bideratzen duena (Perales,1989:17-18).

Jarrerak objektu sozial baten behaketa inplikatzen du; zuzenean beha ez daitekeen konstruktu edo aldagaia da; ikasia da; paper motibatzailea du, inpultsozkoa da, nahiz eta ez den berarekin nahastu behar (ezta ohitura edo erreflexuekin); hautematea da eta pentsamendua ere eragiten ditu; antolakuntza bat inplikatzen du (aspektu kognitibo, afektibo eta konatiboen arteko erlazioa edo epe luzerako oroimenean eskema afektiboa); iraun egiten du denbora; hau da, nolabaiteko egonkortasuna dago. (Arratibel, 2002:6)

Cenoz eta Valenciak (1993) honako jarrera-mota hauek bereizten dituzte:

  • Hiztun-komunitatearenganako jarrera.
  • Hizkuntzaren ikaskuntzarenganako jarrera.
  • Orokorrean hizkuntzenganako eta hizkuntzen ikaskuntzarenganako jarrera.
  • Bariazio linguistikoarenganako jarrera.


Jarreraren funtzioak

  • Ezagutza funtzioa Jarreren bitartez subjektuek mundua modu koherentean ordenatu eta kategorizatzen dute; jarrerei esker, informazio konplexu edo nahasia ordena, uler eta asimila daiteke. Bestela esanda, jarrerarik gabe esperientzia berri bakoitzak ulermen esfortzu errepikapen bat eskatuko du.
  • Funtzio ego-babeslea Jarrerak subjektuei bere buruarekiko sentitzen dituen negatiboei aurre egiteko gaitasuna ematen die: autoestima babesten lagun dezakete eta gatazkak ekiditeko balio dute
  • Balore adierazpen funtzioaIdentitate edo auto-kontzepturako zentralak edo garrantzitsuak diren baloreak azaltzea baimentzen dute. Jarreren bidez tendentziak, ideal eta sistema normatiboak azaltzen dira.
  • Egokitzapen edo egokitze sozialerako funtzioa Jarrerek zenbait taldetan integratu eta onarpen soziala jasotzea baimentzen dute: garrantzitsutzat dauzkagun pertsonekin (lagunak, familiakoak...) harremanak sakontzen laguntzen dute; hau da, subjektuari bere ingurune sozialean egokitua egotea baimentzen diote (ondo ikusia izatea, onartua, irudi positiboa izatea besteen aurrean...

Ohikoena jarrera bakoitzak funtzio bakarra betetzea da, baina baliteke jarrera berberak funtzioa bat baino gehiago betetzea. Gainera, pertsona ezberdinek antzeko jarrera izan dezakete,baina bakoitzarengan funtzio ezberdina bete.


Jarreren neurketa

Prozedura asko daude jarrerak neurtzeko, nahiz eta ohikoenak eskalak izan. Hauen artean ezagunenak Lickert eskala eta "diferentzial semantikoa" dira.

Lickert eskala

Prozedura oso ezaguna da, izena askorentzat ezezaguna izango den arren (1932 urtean asmatu zuen Lickert-i egiten dio erreferentzia) Subjektuei beren adostasun-desadostasun gradua adierazteko eskatzen zaie objektu jakin baten aurrean jarrera espektro guztia hartzen duten baieztapen batzuekiko. Adibidez, "Euskara oso garrantzitsua da niretzat" baieztapenari 1 eta 5 puntuko balorazioa emango zaio: 1 zenbakiak erabateko desadostasuna adierazio du eta 5ak erabateko adostasuna Eskala hauek aurresuposatzen dute eskalako baieztapen bakoitza jarrerazko dimentsio berberaren funtzio lineal bat dela eta eskalako item guztiek beraien artean koerlazionatuak egon behar dutela. Honekin zera adierazi nahi da: euskararekiko jarrera ebaluatu nahi duen eskala batean, zenbaki bakoitzak beti jarrera beraren adierazle izan behar duela

Diferentzial semantikoa

Prozedura honetan subjektuari bi termino kontrajarri eta muturreko aurkezten zaizkio. Subjetuak bi muturretako zein terminotatik dagoen hurbilen adieraziko du zenbakien bidezko eskala baten bidez.

Esate baterako, Zer iruditzen zaizu Hizkuntza Eskakizunen sistema aplikatzea lanpostuen adjudikazio prozesuan: positiboa/negatiboa? Eskalan 3,2,1,0,-1,-2,-3 izango ditu, non 3ak oso positiboa adieraziko duen; 0ak, "ez positiboa ez negatiboa"; -3ak "oso negatiboa" Item honen ondoan, aztertu nahi den giza-fenomenoaren inguruko beste item batzuk joango dira.

Item bakarreko eskala ere izan daiteke: "Zer iritzi duzu euskararen egungo egoeraz?" OSO NEGATIBOA 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 OSO POSITIBOA Pentsa daitekeenez, aurreko eskalek baino fidagarritasun txikiagoa izango dute halabeharrez.

Jarrera eta portaera

Zer gertatzen da pertsona bat bere jarreraren aurkako jokabiea izatera behartzen badugu? Hona hemen jarrerarekin lotutako munta handiko kontua. Alternatiba honen aurrean erantzun ezberdinak; are gehiago, kontrakoak eman izan dira. Batzuen ustez (Kelma), zenbat eta jarreraren aurkako jokabide hori gehiago errefortzatu edo indartu,orduan eta handiagoa izango da jarrera-aldaketa. Beste batzuek (Festinger), ordea, uste dute zenbat eta jarreraren aurkako jokabidea gehiago indartu, orduan eta txikiagoa izango da jarrera-aldaketa pertsona horrengan.

Eztabaida hau pitin bat argitzera dator "disonantzia kognitiboaren" oinarrizko printzipioa: gizaki guztiek pentsatzen eta egiten dutenaren arteko kongruentzia izateko nolabaiteko joera bat dute.

Jarrera eta jokabidearen artean eman daitekeen "disonantzia" horren gradua edo intentsitatea hainbat elementuren araberakoa izango da: a) dionantzian dauden bi elementu horiek subjektuarentzat duten garantzia (garrantzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da disonantzia); b) beren artean disonanteak diren elementuen proportzioa (elementu disonante gehiago/gutxiago egon); eta c) elementuen artean dgoen antzekotasuna (zenbat eta handiagoa izan antzekotasun kognitiboa, orduan eta txikiagoa izango da disonantzia)

Edozein kasutan, jarreraren aurkako portaerak gertatuko badira, aurrez jarrera aldaketa izan behar da burutu nahi den portaera horren norabidean.

Goiko printzipio horrek argi zehazten du jarrera eta jokabidearen arteko erlazioa biak orokortasun maila berean planteatu behar direnean gertatuko dela. Hau da, ezin dira maila berean jarri, adibidez, euskararen aldeko jarrera orokorra eta tabernan zuritoa zein hizkuntzatan eskatzen den. Izan ere, objektu edo errealitate orokorretik abiatuz zaila da objektu horrekiko portaera konkretuak aurresatea. Aitzitik, jarrera orokorra eta orokortasun maila bereko portaera hartzen badugu, korrelazio altuak eman daitezke. Adibidearekin jarraituz, euskararen aldeko jarrera duena ikasteredu jakin baten alde agre liteke inkesta bati erantzuterakoan.

Portaera batean, baina, jarreraz kanpoko faktore ezberdinek eragin dezakete. Adibidez, lanpostu publikoetan euskara maila jakin bat exigitzearen oso kontrakoa den egoera sozial batean, jarrera oso aldekoa duen pertsona batek ere dudak izan litzake aldekotasun horren inguruan. Pertsonak horrek jasaten duen presio soziala, eta gehienetan gertuenekoengandik datorrena, arau sozial subjetktiboizenez ezagutzen da. Jarrerek + arau sozial subjetibo horiek portaerarekiko pertsonaren "intentzioa" baldintza dezakete. Eta intentzio hau jarrera hutsa baino portaeraren aurresale hobea izango da. Eta pertsonaren intentziotik sortzen den portaera, eta bere iritzia eta bere gertuko ingurune soziala aintzat hartzen dituena, portaera arrazoitua da.

Azken batean, subjektuaren portaeran intentzio horren emaitza izango da; intentzio hau jarrera eta arau subjektiboen ondorioa. Eta alderantzizko bidea eginez, subjektuak duen jarrera eta arau subjektiboa direla medio, haren portaera-intentzioa mugatu ahal izango dugu eta, horren bidez, haren portaera aurresan ahal izango dugu.

Eta jarrera bera ondoko bi elementuen konbinaketaren emaitza da: 1) ekintza baten ondorio jakin batzuk emateko subjektuak ikusten duen probabilitatea; eta 2) subjektu horrentzat ondorio horiek izango duten garrantzia.

Badira zenbait teoria, jarrera formulazio matematiko baten bidez kalkulatzen dutenak (Fishbein eta Ajzen. Horrela, subjektu batek euskara erabiltzeko jarrera aurresan nahi izango bagenu, jakin beharko genukeen lehenengo gauza da hizkuntza bat aukeratzeak zein ondorio dituen. Horretarako galdetu beharko diogu hizkuntza aukeratzeak zein ondorio ekar diezazkiokeen ("Halako hizkuntza aukeratuta Euskal Herriak aurrera egingo du."; "Prestakuntza eskasa lortuko da."; "Lana erraz lortuko dut"...)

Hurrengo pausua litzateke subjektuari galdetzea zenbateko garrantzia ematen dien ondorio horiei, eskala jakin baten arabera. Bi faktore hauen konbinaketatik aterako litzateke subjektuak hizkuntza batekin duen jarrera.

Gorago aipatutako arau subjektiboa ere matematikoki neurtzea aurrikusten dute. Kasu honetan bi aldagai hartu beharko lirateke kontutan: a) subjektuak zer uste duen besteek berarengandik espero dutela ("Zer uste duzu zure familiartekoek pentsatuko dutela A hizkuntza aukeratzen baduzu?"); eta b) subjetuak beste adierazgarriek duten iritziari ematen dion garrantzia ("Zenbaterainoko garrantzia ematen diozu, 1etik 4ra, zure familiartekoen iritziari?")


Jarrera aldaketa

Posible al da jarrerak aldatzea. Eguneroko bizitzan mezu, gomendio,eskari ... ugari jasten dugu lagun, familiarteko, komunikabide, gobernari eta beste instituzio batzuen aldetik, gure jokabide, sinesmen eta jarreretan eragiteko asmoz. Estimulua arazo politiko bat, produktu bat edo aktibitate bat izan daiteke. Eraginkortasun soziala bilatzen duten testuinguruak bi irizpideren arabera taldeka daitezke: a) eragile eta hartzailearen arteko harreman mota (pertsonala/inpertsonala); b) eragin hori zuzendurik dagoen entzuleriaren dimentsioa. Horrela, petsonarteko egoeretan ematen diren eraginkortasun egoera indibidualizatuak ditugu (aurrez aurreko komunikazioa ematen denean); edota, eraginkortasuna talde handiei zuzentzen zaienean (hitzaldiak, mitinak...) komunikatzaile onak diren pertsonaia ospetsuen bitartez; edota masa komunikabideen bidezko eraginkortasuna aurki dezakegu (publizitate kanpainak...)

Jarrera aldaketaren esparru honetan PERTSUASIOA DUGU munta handiko oinarrizko koantzeptua. Parloff-en (1993) ustez, pertsuasioa aktibitate eod prozesu bat da, zeinetan komunikatzaile bat beste pertsona edo pertsona talde baten sinismen, jarrera eta/edo jokabide aldaketa bat sortzen saiatzen den mezu baten transmisioa erabiliz, eta hartzaileak/ek proposatzen zaion gomendioa onartzeko edo baztertzeko posibilitatea duen. Beraz, pertsuaisioak ondoko hiru ezaugarriok lituzke:

- Lehenik, gomendioa baztertzeko posibilitatea (koertzioa, edo "lavado de cerebro" delakoan ez bezala) - Bigarrenik, pertsuasioan eragiteko intentzio edo nahi esplizitua egotea (dibulgazioa edo azalpen hutsetik aldenduz) - Azkenik, pertsuasioak natura afektiboa edo kognitiboa duen aldaketa inplikatzen du (sumisioan ,koertzioan edo konformismotik bereiztuz)

Nola gauzatzen da, azken batean, jarrera aldaketa?

Hauxe da gizarte psikologiarentzat garrantzitsuena den kontua. Eta berau azaltzeko hainbat azalpen edo teorizazio ezagutzen dira; hala nola, Yale eskolarena, McGuireren teoria, Judizio sozialarena, erantzun kognitiboa izenekoa, eredu heuristikoa, elaborazio probabilitatea eredua...

Orokorrean, pertsuasioa nola ematen den bi moduta uler daiteke:

a) Lehenengo ikuspuntutik, aldaketa mezuan emandako argumentuen ebaluaketa kontziente handia inplikatzen duen prozesua dela onartzen da. Entzuleriak argumentuak kontzienteki ebaluatu eta hauekin adostasuna erakutsi ondoren, jarreraz aldatuko dela baieztatzen da.

Artikulu hau, oraingoz osatu gabe dago, eta seguraski ganorazko idazketa eta edukiaren berregituraketa beharko du. Proiektu honetan lagundu nahi baduzu, ekin!

Bibliografia

  • PERALES, J. (1989): “Euskara-ikasleen motibazio eta jarrerak”, Zutabe 21, 9-50
  • ARRATIBEL, N.(2002): "Gizarte psikologia, motibazioak, hizkuntza jarrera" Hiznet ikastorako apunteak.