Motibazioa
Aldagai psikosozialak |
|
Motibazio kontzeptuaren definizio-deskribapenerako, hiru ezaugarri bereiz ditzakegu: 1) Gizakiak era batera, eta ez bestera, jarduteko egiten duen hautapena; 2) jarduera horretan irautea(hasi eta jarraitu); eta 3) jarduera horretan ahalegintzea (nolabaiteko "nekea" izatea, fisikoa nahiz intelektuala). Motibazioa, etimologikoki, latinetik dator eta "mugitzearekin" du zerikusia. Zerbait egiteko motibazioa duena "mugitu" egingo da. Ez da egonean-egonean geldituko.
Ezagunak dira motibazioa dela-eta Gardner eta Lambert-ek proposatutako kontzeptuak, motibazio integratzailea eta motibazio instrumentala, alegia.
Motibazio instrumentala duen pertsonak hizkuntzaren lorpenak eskaintzen duen balio materialaz jabetzea izango du helburu —norberaren lanbidean mailaz aurreratzea, esaterako—.
Motibazio integratzailea gertatzen da ikasleak beste komunitate kulturalaz gehiago jakin nahi duenean, horretan modu zabal batean interesaturik dagoelako; interes hori handia izan daiteke, komunitate horretako kideek bereetako bat bezala estimatua izaterainokoa (Perales,1989:16).
Artikulu hau, oraingoz osatu gabe dago, eta seguraski ganorazko idazketa eta edukiaren berregituraketa beharko du. Proiektu honetan lagundu nahi baduzu, ekin! |
Bibliografia
- PERALES, J. (1989): “Euskara-ikasleen motibazio eta jarrerak”, Zutabe 21, 9-50
- PERALES, J. (2004): "Euskara-ikasle helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta. Uztaro 50