Orriak editatu
Laguntza |
|
Hasi aurreko oharra
Jarraian datozen wiki-lengoaiari buruzko oharrak Wikipedia Euskaraz gunetik hartu ditugu, hemendik, hain zuzen. Eskerrak eman nahi dizkiegu horregatik.
Wiki-lengoaia ikasteko tutorial osoa hemen duzu.
Edizioa
Wiki orri bakoitzak "edizio" botoia du goiko aldean (editatu). Hor sakatuta, ikusten ari zaren orria editatzeko modua izango duzu.
Mesedez, saia zaitez probak egiteko gunean.
Ia formateo osoa wiki-etiketei esker egiten da eta horrela ez duzu HTML lengoaia zertan ikasi.
Hemen aurkituko duzu oinarrizko wiki-sintaxia; nola egin letra etzanak, lodiak... Artikuluari itxura egokia ematerakoan behar duzun editatzeko laguntza, hain zuzen. Mesedez irakurri orri hau artikuluetan aldaketak egin baino lehen, oinarri-oinarrizkoa baita.
Aldatzeko kutxaren gainean dauden botoiak edizioa errazteko dira eta hemen azaltzen den wiki-sintaxia sortzeko oso erabilgarriak dira. Badago beste tresna informatiko bat ere editatzeko hemen Firefox eta Mozilla arakatzaileentzat.