Estrategia metakognitiboak

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:34, 20 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Hauek dira, ESTRETAGIA KOGNITIBOekin eta ELKARRERAGIN-ESTRATEGIekin batera, ikasleek usatzen dituzten ikas-estrategietako mota bat.

Estrategia metakognitiboak ikaskuntza-prozesuan erabilitako prozesu mentaleei buruz hausnartzean, ikaskuntza gertatzen den bitartean berau kontrolatzean eta behin osatuta, prozesua ebaluatzean dautza. Hauek dira ikasle bat hizkuntza berri bat ikasten hasten denean usa ditzakeen estrategia metakognitibo batzuk:

1. Jatorrizko hiztunekin burutzen dituen elkarrizketetan entzuten dituen hitz berriak gogoratzeko erak planifikatzea.

2. Arau gramatikalak aurkitzeko modu eraginkorrenak zein diren erabakitzea.

3. Aurrerapena ebaluatzea eta etorkizunean zeri ekin erabakitzea.

Estrategia metakognitiboak honela sailka ditzakegu:

ð INTERES edo ARRETAGUNE-estrategia (pertsonak hainbat xehetasun gordetzen eta beste batzuk deusezten ditu)

ð PLANIFIKAZIO-estrategia, jokabideen ordena aurreikustean datza.

ð ZAINTZE -estrategia, jardueraren garapena kontrolatzean eta dagozkion aldaketak egitean datza.


ð EBALUAZIO-estrategiak, hauek erabiliz burututako jardueren emaitzen kalitatea baloratzen dugu.