Ebaluazio kualitatiboa
Ebaluazioa |
Ebaluazio kualitatiboa aztertuko dugun bigarren ebaluazio-paradigma da. Horren helburua izaki, objektu edo gertaeren ezaugarriak edo jokaerak deskribatzea da, gertatzen direneko testuinguruan aztertuta.
Ikuspegi kualitatiboaren arabera, objektibotasunaren kontzeptua erlatibizatu beharra dago, horrela, jokaera edo emaitzak epaitzea helburu duen ebaluazioaren erredukzionismoa gaindituz, eta ikas-prozesuetan arreta jarriz.
Beraz, ebaluazio kualitatiboak ikaslearen beharren mesedean egon behar du. Ikasgela gizarte-izaria duen pertsona arteko ekosistema izaki, ebaluzioak gizakiaren berezko testuinguruan eta sozialean txertatu behar du.
Ebaluazio-edukiak ez dira, hortaz, helburu esplizuetara mugatzen, ezkutuko kurrikulua eta bigarren mailako helburuak ere hartuko ditu kontuan. Horrez gain, ikas-prozesuko agente guztien parte hartzea bultzatu behar da –koebaluazioa eta auto-ebaluazioa-, eta emaitza eta ebaluazio-prozesuaren berri eman.
Metodologia kualitatiboak subjektuaren diferentziei eta pixkanaka-pixkanaka izan ditzakeen aldaketei errepatu behar die, horretarako tresna egokienak erabiliz. Hemen nagusi dira agenteen egoera naturaletan eginiko zuzeneko behaketa malguak.
Irakaskuntzari begira, ebaluazio kualitatiboa oso erabilgarria da kuantitatiboki edo numerikoki kontuan har ez daitezkeen hainbeste daturi erreparatzeko: kolokioa, debatea, ahozko azalpena, elkarrizketa, e.a. Horretarako, behaketa-ebaluazioa erabiliko du.