Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua
Didakteka(e)tik
Euskaltegi bakoitzak burutu beharreko dokumentua, bere izari-ezaugarrien berri emango duena eta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan esandakoak jasoko dituena.
Laburdura: EKP
Kurrikulu Proiektuak jarraian datozenak jaso beha ditu ditu:
- Euskaltegiak bere egiten dituen hizkuntzaren ikas-irakaskuntzari buruzko printzipio nagusiak.
- Euskaltegiak bizi duen egoeraren eta bere inguru sozialaren beharren azterketa eta auto-ebaluazioa.
- Oinarrizko kurrikulua mailaka egokitzeko proposamena, baita maila bakoitzeko aurreikusten den ordu-kopurua ere.
- Oinarrizko kurrikuluak zehazten dituen helburu eta edukien aukera eta hurrenkera, euskaltegiaren eta ikasleen beharretara egokituz.
- Hobetsitako aukera metodologikoak.
- Ikas/irakas-materialen proposamena eta hauek aukeratzeko irizpideak.
- Ikasleak, irakasleak eta euskaltegia bera ebaluatzeko aribideak.