Hizkuntzen pasaportea
Didakteka(e)tik
Definizioa
Hizkuntzen Portfolio Europarra izeneko lan-tresnaren ataletako bat.
Pasaportean ikasleak hizkuntzetan duen gaitasun-maila erakutsiko du era errazean. Horretaz gain, hizkuntz eta kultura arteko esperientzien berri emango du eta hizkuntza horietan lortu dituen ziurtagiri eta egiaztagiriak jasoko ditu.
Gaitasun-maila zehazteko orduan, Europako Erreferentzia Markoaren Erreferentzia mailak izango dira abiapuntu (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), eta maila bakoitza zedarritzeko deskribatzaileen taulak erabiliko dira baina autoebaluaziorako formulatuta.