Idazmenaren ikuspegi didaktikoak
Idazmenaren didaktika |
|
Cassany-k (1990) idazketa-prozesuaren lau ikuspegi didaktiko bereizten ditu. Laurak osagarriak izan daitezkeela aitortzen badu ere, planteamendu funtzionala eta prozesuzkoak ekarpen handiena egin dezaketelakoan dago. Ikus dezagun labur-labur bi planteamendu horiek zertan diren.
EZAUGARRIAK | PLANTEAMENDU FUNTZIONALA | PROZESUZKO PLANTEAMENDUA |
Ikas-helburuak |
Komunikazioari eta gramatikaren erabilerari garrantzia
|
Konposaketa-prozesuari garrantzia
|
Edukiak |
Testu-motak: deskribapena, narrazioa, azalpena, eskutitzak, elkarrizketak... |
Prozesu kognitiboak: ideiak sortarazi, helburuak aurreikusi, ideiak antolatu, erredaktatu, berrikusi, ebaluatu... |
Lanketa didaktikoa |
|
Testu-idazketa
Garrantzia aholku emateari |
Ariketa-ereduak |
Irakurri, transformatu, berreraiki, osatu eta mota guztietako testuak idatzi |
Kreatibitatea (ideia-jasak, analogiak...), teknikak (eskemak, mapa mentalak...), zirriborroak, idazketa askea, norberaren testuak baloratu... |
Adibide bat |
Zure lehengusuak beste eskola batera joan nahi du, baina ez daki zer egin, herrian bertan gelditu ala hiriko eskola batera joan. Idatz iezaiozu eskutitz bat zure iritzia emanez |
Zerrenda itzazu zeure herrikoa ez den eskola batera joateak dituen abantailen eta eragozpenen inguruko ideiak. Gero, ideiak sailkatuko dituzu. Ideia bi aukeratu ondoren garatuko dituzu, adibideak eta zure iritziak emanez. Testu baten zirriborroa idatziko duzu. Berriro irakurri eta ikusi ideia inportante guztiak ote dauden |
Bibliografia
- CASSANY, D. (1990): “Enfoques didácticos para la enseñanza de la expresión escrita”. Comunicación, lenguaje y educación 6, 63-80