Ikaslearen autonomia eta autoikaskuntza: kasu baten azterketa
Egilea: | David G. Little |
Erakundea: | Europako Kontseilua. Estrasburgo
Dublingo Unibertsitatea. Irlanda |
Data: | 1999 |
Non: | EHUko Udako Ikastaroak |
Edukiak
Centre for Language and Communication Studies (CLCS), Dublingo Trinity College
CLCS 1978an fundatu zen xede hauek helburu zituela:
- unibertsitatean hizkuntzak ikasteko laguntza teknikoa garatzea (zerbitzu-unitatea);
- hizkuntzari eta hizkuntz ikaskuntzari buruzko ikerketari ekitea (ikerketa-institutua);
- hizkuntzalaritza eta hizkuntzalaritza aplikatuari buruzko ikastaroak antolatzea ikerketa-profiletik abiatuta (departamentu akademikoa).
Gerora ikaslearen autonomiari eta irakaslerik gabeko ikaskuntzari erreparatu genion, izan ere:
- ez baikenuen hizkuntzak irakasteko aukerarik, ikasten laguntzeko baizik;
- entzuteko kasete pila bat genuen, baina inork gutxik erabiliak;
- gure zeregina berrikuntzak egitea zen eta 1970eko hamarkadaren amaieran begi-bistakoa zen irakaslerik gabeko ikaskuntza zela jorratu beharreko ildoa.
1. fasea (1978-1982)
Teknologia erabilgarria: hizkuntz laborategia.
Materialak: ahoskera- eta gramatika-ariketak, elkarrizketak, benetako entzunezko materialak.
Suposizioa: ikaslearen autonomia ikaslearen heldutasun-kontu bat da funtsean.
Ikasteko moduak:
- lan indibiduala, hizkuntza berrien departamentuek emandako hizkuntz ikastaroen osagarri;
- autoikaskuntza, material komertzialen laguntzaz (unibertsitateko kide guztientzako erabilgarri daude).
2. fasea (1982-1988)
Teknologia erabilgarriak: hizkuntz laborategia, bideoak, bideokasete elkarreragileak (autotutoritza-proiektua).
Material osagarriak: telebistatik hartutako grabazioak; bideo elkarreragileak.
Suposizioa: ikaslearen autonomiak laguntza behar du (Little 1989).
Ikasteko beste modu batzuk:
- alemanierazko autoikaskuntza, ikaslearentzako aholkuez lagunduta (Little eta Grant 1986);
- bideokasete elkarreragileak erabiltzea, irakaslearen laguntzarik gabe (proiektu pilotua; Little eta Davis, 1986).
3. fasea (1989-1993)
Teknologia erabilgarriak: hizkuntz laborategia, bideoak, bideokasete elkarreragileak (autotutoritza-proiektua, 2. fasea).
Material osagarriak: bideo elkarreragileak.
Suposizioa: ikaslearen autonomia gradualki garatzen da, ikaslearen eta laguntza-sistemaren arteko elkarreraginaz (Little, 1991).
Ikasteko beste modu batzuk:
- ikastalde txikitan eta irakaslerik gabe bideokasete elkarreragileak erabiltzen saiatuz (Little 1994).
4. fasea (1993-1999)
Berrikuntza nagusia: atzerriko hizkuntzen moduluak ikasle "ez espezializatuentzat".
Teknologia erabilgarriak: hizkuntz laborategia, bideoak, satelite bidezko telebista, ordenagailu-sarea.
Materialak: ahoskera- eta gramatika-ariketak, elkarrizketak, benetako entzunezko materialak; telebistako grabazioak; bideoan grabatutako filma eta dokumentalak; CALL programak; CD-ROMak; Internet.
Suposizioa: 3. faseko bera.
Ikasteko beste modu batzuk:
- gramatika praktikatzea CALL programak erabiliz;
- satelite bidezko telebista zuzenean;
- tandem-a: posta elektroniko eta MOO bidezko hizkuntz ikaskuntza (Little eta Brammerts 1996; Schwienhorst 1997).
Ondorioa: geroko asmoak
Teknologia: komunikabide guztiak plataforma digital bakar batean bilduta.
Hizkuntza ikasteko ingurune birtualaren diseinu-irizpideek ondokoak bete behar dituzte:
- (i) irakaslearekin, (ii) beste ikasle batzuekin eta (iii) xede-hizkuntzaren komunitatearekin elkarreragiteko aukera ematea ikasleari;
- edozein komunikabide baliatuta benetako material ugari erabiltzeko aukera ematea;
- lineako hiztegi, gramatika, konmuztadura-programa eta antzekoen bidez, laguntza eskaintzea;
- ikaste-prozesuari buruz gogoeta egiteko aukerak ematea (ikaslearen egutegia automatikoki kargatuko da sarean sartzen den bakoitzean).
Ikaskuntzaren antolakuntzaren ondorioak
- irakaslerik gabeko zentroek ez dute jada leku fisikorik behar: ikasleak programan sartu ahal izango dira bai unibertsitateko hainbat lekutatik, bai etxetik bertatik;
- eskola batzuk behintzat hizkuntz zentro birtual horretan eman ahal izango dira (MOO bidez, adibidez).
Langileentzako ondorioak
· sistema-garatzailearen rol berriak bat etorri behar du programatzaile, material-garatzaile, irakasle eta aholkularien betiko rolekin.
Gaiari buruzko erreferentziak eta irakurgaiak
- Dickinson, L., 1987: Self-Instruction in Language Learning. Cambridge: Cambridge University Press.
- Gardner, D., and L. Miller, 1999: Establishing Self-Access: From Theory to Practice. Cambridge: Cambridge University Press.
- Little, D. (ed.), 1989: Self-Access Systems for Language Learning: a Practical Guide. Dublin: Authentik.
- Little, D., 1991: Learner Autonomy 1: Definitions, Issues and Problems. Dublin: Authentik.
- Little, D., 1994: Interactive videocassette for self-access: a preliminary report on the implementation of Autotutor II, Computers in Education 23.1/2, 165–70 orr.
- Little, D., and H. Brammerts, 1996: A guide to language learning in tandem via the Internet. CLCS Occasional Paper No.46. Dublin: Trinity College, Centre for Language and Communication Studies.
- Little, D., and E. Davis, 1986: Interactive video for language learning: the Autotutor project, System 14, 29–34 orr.
- Little, D. G., and A. J. Grant, 1986: Learning German without a teacher. Report on a self-instructional programme for undergraduate students of Engineering Science at Trinity College, Dublin, 1982–1984. CLCS Occasional Paper No.14. Dublin: Trinity College, Centre for Language and Communication Studies.
- Schwienhorst, K., 1997: Virtual environments and synchronous communication: collaborative language learning in object-oriented multiple-user domains (MOOs). In D. Little and B. Voss (eds), Language Centres: Planning for the New Millennium, 126–44 orr. Plymouth: CERCLES.