Ikaslearen eta irakaslearen rolak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Orientabide orokorrak


Irakasteko kulturatik ikasteko kulturara pasatu ahal izateko, ezbairik gabe, irakaslea eta ikaslearen rolen aldaketa izango da erabakigarria. Ikus dezagun kultura aldatze horrek zertan eragiten dion irakaslearen rolari (Villanueva, 1993; Serrak aipatua, 1997:160):


Irakasle-tutorea irakasteko kulturan Irakasle-tutorea ikasteko kulturan

Helburuak

  • Ikastaroaren helburuak ezarri eta gogorarazten dit
  • Helburuak planifikatu eta graduatzen ditu
  • Helburuak planteatzen ditu sekuentzia didaktiko itxien inguruan
  • Informazioa ematen du eta taldearen beharrekin bat datozen helburuak sujeritzen ditu
  • Auto-ebaluazioa eta ikas-helburuen arteko erlazioa orientatzen du

Metodologia

  • Edukiak eta materialak aurkezten ditu
  • Klasea eta tutore-saioa gidatzen ditu
  • Erroreak zuzentzen ditu
  • Trebetasun metodologikoen ikaskuntza suspertzen du
  • Materialen aukeraketa errazten du eta horien ezaugarri eta helburuen arabera edukiak modu interaktiboan ezartzera animatzen du
  • Gogoeta eta erroreen kontzeptualizazioa mesedetzen du
  • Erroreak informazio-iturri gisa interpretatzen ditu: ikas-prozesuaren igarleak
  • Interakzioa eta berdinen arteko komunikazioa suspertzen ditu
  • Ikas-prozesuak aztertzen ditu. Norberaren eta taldearen gogoetak orientatu eta horietan laguntzen du

Ebaluazioa

  • Azterketak jartzen ditu
  • Erroreak ebaluatu eta zigortzen ditu
  • Ebaluazioa sailkapen eta aukeraketa gisa planteatzen ditu; ikas-prozesuaz kanpoko ebaluazioa eta instituzioak eskatua
  • Ebaluazio-irizpideak negoziatzen ditu
  • Ikasleak ebaluazio-frogak proposatzera animatzen ditu
  • Auto-ebaluazioa bultzatzen du trebetasun metakognitiboen jabekuntzaren markoan


Ikusten dugunez, irakaslearen rola, batez ere, ikasleari ezagutza-eskemak eraikitzen eta gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzea izango da. Hori gertatu ahal izateko, irakaslearen eginkizuna autonomizatze-prozesuari eragingo dioten jarduerak proposatzea izango da.

Irakasleak beharrezko baldintzak sortuko ditu ikasleak hizkuntza erabil eta hartaz gogoeta egin dezan. Horrekin lotuta, gainera, gogora dezagun ikas-prozesuko interesatuena, ikasteko beharra duena ikaslea dela, eta beraz, berari dagokiola, beste inori baino gehiago, ikasteko ardura eta protagonismoa.

Horiek horrela, ikaslearen lan nagusia bere ikas-prozesuaren ardura hartzea izango da. Bere helburu, behar, gaitasun eta abarrekoen arabera, ikas-plangintza eratu eta aurrera eraman beharko du. Horrek, ageri denez, ikaslearen aldetik jarrera aktiboa eskatuko du.

Ikasleen jarrera aktiboa mesedetzeko, irakasleak ikasleen partaidetza bultzatu behar du, giro afektibo eta motibagarria sortzeaz gain, ikasgelan paperen alternantzia bultzatuz eta komunikaziora bultza ditzaketen egoerak sortuz.

Ikasleari rol hori emanda ere, ohiko errorea izaten da ikasleari egiten ikasi ez dituen zereginak eginaraztea. Ildo horretan, ikus Autonomia: Ekidin beharreko erroreak atalak.

Bibliografia

SERRA, R. (1997): “Las representaciones de los profesores sobre la enseñanza-aprendizaje de lenguas. Estado de la cuestión desde la perspectiva institucional del curriculum de lenguas” in M.L. Villanueva eta I. Navarro (ed): Los estilos de aprendizaje de lenguas. Publicacions de la Universitat Jaume I, Col·lecció Summa, Série Filológia nº 16