«Ikaslearen eta irakaslearen rolak»: berrikuspenen arteko aldeak
(New page: irakasteko kulturatik ikasteko kulturara pasatu ahal izateko, ezbairik gabe, irakaslea eta ikaslearen rolen aldaketa izango da erabakigarria. Ikus dezagun kultura aldatze horrek zertan era...) |
(Ez dago alderik)
|
16:20, 15 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena
irakasteko kulturatik ikasteko kulturara pasatu ahal izateko, ezbairik gabe, irakaslea eta ikaslearen rolen aldaketa izango da erabakigarria. Ikus dezagun kultura aldatze horrek zertan eragiten dion irakaslearen rolari (Villanueva, 1993; Serrak aipatua, 1997:160):
Eskema falta da
Ikusten dugunez, irakaslearen rola, batez ere, ikasleari ezagutza-eskemak eraikitzen eta gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzea izango da. Hori gertatu ahal izateko, irakaslearen eginkizuna autonomizatze-prozesuari eragingo dioten jarduerak proposatzea izango da.
Irakasleak beharrezko baldintzak sortuko ditu ikasleak hizkuntza erabil eta hartaz gogoeta egin dezan. Horrekin lotuta, gainera, gogora dezagun ikas-prozesuko interesatuena, ikasteko beharra duena ikaslea dela, eta beraz, berari dagokiola, beste inori baino gehiago, ikasteko ardura eta protagonismoa.
Horiek horrela, ikaslearen lan nagusia bere ikas-prozesuaren ardura hartzea izango da. Bere helburu, behar, gaitasun eta abarrekoen arabera, ikas-plangintza eratu eta aurrera eraman beharko du. Horrek, ageri denez, ikaslearen aldetik jarrera aktiboa eskatuko du.
Ikasleen jarrera aktiboa mesedetzeko, irakasleak ikasleen partaidetza bultzatu behar du, giro afektibo eta motibagarria sortzeaz gain, ikasgelan paperen alternantzia bultzatuz eta komunikaziora bultza ditzaketen egoerak sortuz.
Ikasleari rol hori emanda ere, ohiko errorea izaten da ikasleari egiten ikasi ez dituen zereginak eginaraztea. Ildo horretan, ikus Autonomia: Ekidin beharreko erroreak atalak.