«Pragmatika»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Bibliografia) |
(→Bibliografia) |
||
34. lerroa: | 34. lerroa: | ||
==Bibliografia== | ==Bibliografia== | ||
+ | *ALCARAZ, E.; MARTÍNEZ, M. A. (1997): ''Diccionario de lingüística moderna''. Barcelona, Ariel | ||
*AUSTIN, J.L. (1962): How to do things with words, Oxford, Clarendon Press (Espainieraz: ''Cómo hacer cosas con palabras''. Barcelona, Paidós,1990) | *AUSTIN, J.L. (1962): How to do things with words, Oxford, Clarendon Press (Espainieraz: ''Cómo hacer cosas con palabras''. Barcelona, Paidós,1990) | ||
*CALSAMIGLIA, H.; TUSÓN, A. (1999): ''Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso''. Barcelona, Ariel | *CALSAMIGLIA, H.; TUSÓN, A. (1999): ''Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso''. Barcelona, Ariel |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:32, 20 Azaroa 2007 data duena
Hizkuntza |
Gure hizkuntzari buruzko ikuspegia hizkuntzalaritzaren paradigma pragmatikoarekin lotzen da bete-betean. Cenoz eta Valenciak (1996) diotenez, pragmatika hizkuntzaren azterketa testuinguruan izango litzateke. Honako hauek dira pragmatikaren bilakaeran formulatu diren teoria behinenak: hizketako egintzen teoria (Austin, 1962; Searle, 1969), kooperazioaren printzipioa (Grice, 1975) eta errelebantziaren teoria (Sperber & Wilson, 1986).
Edukiak
Hizketako egintzen teoria
Austin-ek formulatutako hizketako egintzen teoria oinarrizkoa da pragmatikaren barruan. Austin-entzat hizkuntza ez da mundua deskribatzeko tresna bakarrik. Horretaz gain, hitz egitea zerbait egitea da. Horrela, enuntziatu <ref>Enuntziatua sarritan perpausarekin parekatzen bada ere, ez dira pareko kontzeptuak. Izan ere, handiagoa edo txikiagoa izan daiteke eta hitz batek, sintagma batek edo unitate handiago batek osatutakoa. Goiz ederra!; Zigarro bat? ala Madrilgo Burtsak beherakada handia izan du enuntziatuak dira, nahiz egitura ezberdina izan (Alcaraz & Martínez,1997:201).</ref> bakoitzak hiru alderdi izango ditu:
- Esanahi literala edo proposiziozkoa izango du.
- Asmo jakin bat, eta
- entzulearengan nolabaiteko eragina izango du.
Bereizketa hau —zer esaten den, zer esan nahi den eta esandako horrek zein efektu lortzen duen— oso garrantzitsua izango da zeren hizkuntz interpretazioa solasaren barruan kokatzeaz gain, enuntziatuen analisian aldagai sozial eta kognitiboak hartuko dituen kontuan (Calsamiglia & Tusón, 1999:22-23).
Searle-rentzat, Austin-en teoria zabaldu eta ezagutzera eman zuena, hizketako egintzak komunikazio linguistikoaren unitateak dira, hainbat arauren arabera burutuak. Arau horiek zein ziren aztertu ahal izateko, hizketako egintzak generoka multzokatu zituen (hitz eman, agindu, agurtu, eskertu...).
Kooperazioaren printzipioa
Grice-k solasa arautzen duten printzipioak aztertu nahi ditu. Ildo horretatik, hitz egiten dugunean, esaten dugunaz gain, badira beste mezu asko esaten dugun horretatik inferitzen direnak. Bestelako informazio hori inplikatura izango da.
Horretaz gain, solaskideek elkar ulertu ahal izateko, komunikazioan kooperatu egin behar dute eta interakzio horren helburuari egokien lotzen zaizkion kontribuzioak egin. Kontribuzio horiek egin behar dituzte, besteek hori espero dutelako haiengandik. Espero dena esan ezean, inplikatura bat gertatuko da eta hartzaileak ulertuko du igorleak beste zerbait esan nahi duela.
Beraz, Grice-k Kooperazioaren printzipioaren bitartez hainbat inferentzia —inplikaturak— nola gertatzen diren azaldu nahi du, hau da, hiztunek esanda ez dagoena nola ulertzen duten. Hiztunek enuntziatuak ulertzeko darabiltzaten inferentzia-prozesuak aztertuko ditu, baina gizakiok kooperatu eta ulertzeko errespetatzen ditugun printzipio arrazionalak —maximak — apurtzen dituzten formetan oinarrituz.
Errelebantziaren teoria
Sperber eta Wilson-ek formulatutako errelebantziaren teoriak komunikazio-jarduerak ikuspuntu kognitibotik azaldu nahi ditu, hau da, solaskideek zer-nolako buru-eragiketen bitartez interpretatzen dituzten enuntziatuak.
Gure solaskideari kasu egingo diogu, esango dituen enuntziatuak errelebanteak izango direla uste dugulako. Horrekin batera, entzulearentzat errelebantzia nagusiena gertatuko da transmititu nahi den informazioa prozesatze-kostu txikienarekin eskuragarri dagoenetan.
Oharrak
- <references/>
Bibliografia
- ALCARAZ, E.; MARTÍNEZ, M. A. (1997): Diccionario de lingüística moderna. Barcelona, Ariel
- AUSTIN, J.L. (1962): How to do things with words, Oxford, Clarendon Press (Espainieraz: Cómo hacer cosas con palabras. Barcelona, Paidós,1990)
- CALSAMIGLIA, H.; TUSÓN, A. (1999): Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona, Ariel
- CENOZ, J.; VALENCIA, J.F. (ed.)(1996): La competencia pragmática: elementos lingüísticos y psicosociales, Bilbo, EHU
- SEARLE, J. (1969): Speech Acts. Cambridge, CUP. (Espainieraz: Actos de habla, Madrid, Cátedra, 1980
- SPERBER, D.; WILSON, D. (1986): Relevance. Communication and Cognition. London Basil Blackwell (Espainieraz: La relevancia. Madrid, Visor, 1994)