«Mintzamenaren oinarrizko hainbat kontzeptu»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(New page: ==Ahozko testu-erak== Ahoz ekoizten diren testu-era ohikoenak zein diren azaltzeko, sailkapen bat baino gehiago aurki dezakegu. Hala ere, horiek guztiek konpartitzen duten irizpidea hiztu...)
 
 
1. lerroa: 1. lerroa:
 +
{{Mintzamena}}
 
==Ahozko testu-erak==
 
==Ahozko testu-erak==
  

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:34, 30 Azaroa 2007 data duena

Mintzamenaren didaktika

Ahozko testu-erak

Ahoz ekoizten diren testu-era ohikoenak zein diren azaltzeko, sailkapen bat baino gehiago aurki dezakegu. Hala ere, horiek guztiek konpartitzen duten irizpidea hiztun kopurua izaten da. Horrela, hiru mota bereizi ohi dira: a) hiztun bakarreko produkzioak: b) bi hiztunen artekoak eta c) zenbaiten artekoak.

Cassany et. al.-ek (1994:138) ahozko komunikazioaren ondorengo eskema ematen dute:

Errorea irudi txikia sortzerakoan: Ezin izan da iruditxoa gorde helburuan

Cuervo eta Diéguez-ek (1993:186) komunikazio-era batean eta bestean sorturiko testu-era jakinak zerrendatzen dituzte. Horrela, hiztun bakarrekoen artean ondorengoak aipatzen dituzte: zerrendapena, erretratua... —deskribapena—, txostena, albistea, ipuina, txistea... —narrazioa—, hitzaldia, ikasgaia, solasa, mitina... —azalpena / argudioa—. Biren edo zenbaiten artekoak atalean, elkarrizketa, berriketa, tertulia, foruma, eztabaida...

Produkzio-prozesuak diskurtso-motari eragiten dio

Ahozko komunikazioa, ageri denez, denbora errealean gertatzen da, hau da, hiztunek zer eta nola esango duten pentsatzeko denbora larregirik ez dute, ezta solaskideak zer eta zergatik esan duen ulertzeko ere, solasak aurrera egingo badu, behintzat. Hori guzti hori izaten da, hain zuzen ere, ikasleek mintzatzen trebatzean izaten duten zailtasun handienetako bat .

Komunikazio-arazoak ekiditeko, jatorrizko hiztunek hainbat prozedura baliatzen dituzte (Skehan, 1993), hala nola:

  • Sintaxiak ez du inondik inora komunikazioa gidatzen, esangurak baizik. Halako komunikazioak ondorio komunikatiboak sortzea besterik ez du bilatzen, eta axolagabea izan daiteke helburu hori lortzeko erabiltzen den formari buruz (83 or.).
  • Hizkuntzaren sistema sintaktikoa baino areago, sistema lexikalizatua erabiltzen dute. Jatorrizko hiztunak hitz eta morfemetatik abiatu beharrean, esaldi lexikalizatuak eta formula eginak aktibatzen ditu.
  • Ulermenerako zein ekoizpenerako estrategia-multzo zabala dute aukeran, sortzen diren komunikazio-arazoak konpontzeko.

Horiek horrela, badirudi gure ikasleak ekoizpena erraztu ahal izateko prozedurak erabiltzen trebatu behar ditugula, hala nola, egitura sintaktikoak sinplifikatu eta erraztu, betelaneko formulak eta esaldi eginak ikasi, beharrezko ez den informazioa alde batera utzi...

Ikasle askoren ustea, ordea, izaten da aipatu baliabide horiek erabiltzea 2H gaizki erabiltzearen seinale dela (Giovannini et. al, 1996c:53). Horregatik, askotan, ikasleak kontzientziatu beharko ditugu horiek ahozko ekoizpenaren prozesu ohikoak eta erabili beharrekoak direla.

Solasa

Hizkuntzaren berezko izaria ahozkoa da, gizakiaren izateari berari dagokion ezaugarria. Idatzizko kodea, ordea, produkzio kulturala dugu, giza garapenaren adierazlea. Halaber, ahozkotasunaren lehenbiziko adierazpena solasa da, pertsonen arteko komunikazioa gertatzeko era ohikoena, ezbairik gabe.

Hori dela-eta, ikasgelan solasaren lanketak izan behar du berebiziko garrantzia, bere osagaiak aztertuz eta izaria errespetatuz. Hona hemen, labur-labur, solasaren hainbat ezaugarri (Calsamiglia & Tusón, 1999: 32):

  • Elkarrizketa gertatzen da (es dialogal)
  • Oro har, aldi berean ez du pertsona batek baino gehiagok hitz egiten.
  • Gainjarpenak (solaskide bik edo gehiagok aldi berean hitz egitea) normalak izaten dira baina laburrak.
  • Hizketa-txandak gertatzen dira.
  • Txanden ordena ez da jakina.
  • Txanden iraupena ere ez da jakina baina nolabaiteko oreka bat izateko joera dago.
  • Solasaren iraupena ez da aldez aurretik zehazten.
  • Solaskideen esanak ez dira aldez aurretik zehazten.
  • (...)

Input gisa eskaintzen ditugun hizkuntz laginek solasa jaso behar dute behar besteko maiztasunaz. Bestela esateko, egunerokoan duen maiztasun berean ez bada ere, bai gaur egun baino askozaz ere gehiagotan. Izan ere, iruditzen zaigu ikasleek solasak sarritan ekoizten badituzte ere, ez dela proportzio berean horien analisia burutzen.

Solasaren egitura-eskema aski ondo dugu gizakiok barneratuta, baina sarri askotan maila inkontzientean. Horregatik, komenigarri ikusten dugu gorago aipatutako aldagaiak aztertzea eta kontzienteki lantzea.

Azalpena

Mintzamenaren lanketarako ohiko prozedura izaten da gai baten inguruko ahozko azalpena. Jarduera hori, dakigunez, berezia da oso ezen autogestionatua izateak interkazioa desagerrarazten du. Gainera, aldez aurretik prestatua izanda, ikasleak idatzizko kodetik oso hurbil dagoen hizkuntz barietateaz hitz egiten du. Beraz, posible den jardueretako bat bada ere, ez dugu ahaztu hitzaldi edo azalpenez gain, beste testu-erak ere lantzea garrantzitsua dela.

Taldekako lana

Bigarren hizkuntzen metodologia komunikatiboen ikuspuntutik, ikasgelan taldekako lana ezinbestekotzat jotzen da. Taldekako lanaren ustezko abantailak Samson-ek (1997) jasotzen ditu:

  • Hitz egiteko aukeren kopurua areagotzen du.
  • Ikasleen interbentzioen kalitatea hobetzen du.
  • Irakaskuntzaren pertsonalizazioa mesedetzen du.
  • Giro afektibo positiboa bultzatzen du.
  • Motibatzailea da.

Horretaz gain, taldekako lanak 2Hren jabekuntza errazten bide du, input eta output egokien bidez . Burututako hainbat ikerketek sujeritzen dutenez (Samson, op. cit.), ataza komunikatibo bat talde txikietan egiten bada, ekoizpen gehiago izateaz gain, negoziazio gehiago ere bada. Horretarako, baina, informazioak norabide bikoitzekoa behar du izan. Beste alde batetik, ematen du gaitasun-maila ezberdineko bikoteak osatzeak negoziazioa areagotzen duela, baldin eta maila baxuen duen ikasleak komunikatu beharreko informazio inportanteena badauka.

Laburbilduz, beraz, honako ondorio hauek aipa genitzake:

  • Ikasleek 2H erabiltzeko aukera gehiago dute, irakaslearengan ardaztutako ikasgelan baino.
  • Ikasleen arteko solasean izaten den interakzioari esker, inputa ulergarriago gertatzen da.
  • Solas-ezaugarriei esker —zerbait argitzeko eskariak, kasu— ikasleek outputa sintaktikoki eta semantikoki aldatzen dute.