Gramatika
Didakteka(e)tik
Orientabide zehatzak |
Hainbat alor berezi behar genituzke gramatikaren didaktikan:
- Gramatikaren estatusa euskara irakatsi eta ikasteko prozesuetan.
- Hizkuntz analisiak egiteko irizpideak.
- Gramatikaren lanketarako irizpideak.
Lehen eta bigarren alorrak Didaktekak Hizkuntzari dedikatutako atalean jorratzen dira. Bertan, gaitasun gramatikala edo linguistikoa gaitasun komunikatiboak ematen digun markoaren barruan aztertu beharrekoa dela aipatzen genuen. Horrela, alderdi formalak gainontzeko alderdiekin —soziolinguistikoa, diskurtsiboa eta estrategikoa— interaktuatzen du, komunikazioa ahalbideratuz. Orobat, hizkuntz analisiak egiteko irizpideak aipatu atalean adierazi genituen.
Atal honetan, batez ere, gramatikaren lanketarako irizpideez jardungo dugu.
- Lehenik eta behin, gramatikaren lanketa berriztatzeko hainbat zailtasun ikusiko ditugu.
- Gero hizkuntz analisiak egiteko irizpideak gogoratu
- eta lanketarako markoa eskaintzen saiatuko gara.