Ikuspegi komunikatiboa

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Irakaskuntza

Zertan den

Richards eta Rodgers-en ustez (1986:85) hizkuntzaren irakaskuntza komunikatiboa metodoa barik, ikuspuntua edo enfokea litzateke zeren bai diseinuaren, bai prozeduraren mailan ohiko metodoek onartzen duten baino aukera gehiago ematen baitu interpretazio eta egokitzapen pertsonalerako.

Sheils-ek (1988) ondorengo printzipioak aipatzen ditu ikuspegi komunikatiboa deskribatzeko:

  • Helburu komunikatiboz sortutako hizkuntza erabiltzea.
  • Ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza izatea.
  • Gaitasun komunikatiboaren garapena funtsezkotzat jotzea.
  • Ikasleen beharrak eta espektatibak kontuan hartzea.
  • Hizkuntzaren lanketan esanahiaren negoziaketa funtsezkoa izatea.
  • Hizkuntzaren alderdi sozio-kulturalaren garrantzia azpimarratzea.
  • Ikaslearen ikas-autonomiaren garapena bultzatzea.
  • Gizabanakoarekiko begirunez jokatzea.


Ikuspegi komunikatiboaren aldiak

Esan ohi da ikuspegi komunikatiboak hiru aldi izan dituela, baina aldi berean garatu dira prozesu kronologikoari jarraitu gabe (Vez, 1998: 84). Aldi horiei, ordea, izen ezberdinak eman zaizkie autoreen arabera.

  • Vez-en arabera
    • Atazen lehen belaunaldia
    • Atazen bigarren belaunaldia
    • Atazen hirugarren belaunaldia
  • Villanuevaren arabera (1997
    • Ikuspegi nozio-funtzionala
    • 8. hamarkadako ikuspegi komunikatiboak
    • Ikuspegi psiko-pragmatikoa

Ikuspegi psiko-pragmatikoa

Villanueva eta Serrak (1990) hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzarako eredu psiko-pragmatikoa zirriborratzen dute, honako tasun hauek azpimarratuz:

  • Komunikazioa helburu duten Enuntziazio eta Testuaren linguistikak gidatu behar luke eredu hau.
  • Eredu psiko-pragmatikoak kurrikuluaren prozesuzko izaria izan behar du bere baitan.

Ikus dezagun zehatzago, ezaugarri behinenak aipatuz:

Paradigma psikolinguistikoa

Kognitibismoa eta konstruktibismoaren garrantzia bereziki azpimarratzekoa da. Hainbat kontzeptu ditugu garrantzia horren adierazle: autonomia, ikaskuntza esperimentala, estrategia kognitiboak, ikas-estiloak eta eskemen teoria.

Paradigma linguistikoa

Testuaren linguistika eta diskurtsoaren analisia oinarri izango dira.

Helburuak

Helburu komunikatiboen araberako estrategien eskurapena izango da funtsezkoa. Horrekin batera, atzerritar baten komunikazio-estrategiak mesedetuko dira eta autonomiaren garapena.

Metodologia

Aurkezpen diskurtsiboa, dibertsitatearen trataera, programazio malgu eta negoziatuak, hizkuntza idatziaren ikuspegi komunikatiboa, helburu zehatzei dagokien ikaskuntza, atazak, proiektuak, aktibitate metakognitiboak, e.a.

Bibliografia

  • VEZ, J.M. (1998): "Enseñanza y aprendizaje de lenguas" in A. Mendoza (ed.): Conceptos clave en didáctica de la lengua y la literatura. Barcelona, SEDLL, ICE Universitat de Barcelona, Horsori
  • VILLANUEVA, M.L. (1997): “Estilos cognitivos y estilos de aprendizaje. Autonomía y aprendizaje de lenguas” in M.L. Villanueva eta I. Navarro (ed.):Los estilos de aprendizaje de lenguas. Publicacions de la Universitat Jaume I, Col·lecció Summa, Série Filológia nº 16
  • VILLANUEVA, M.; SERRA, R. (1990): Propuesta para un plan de formación del profesorado de lenguas de la Comunidad Valenciana. Valencia, NAU llibres