Gaitasun komunikatiboaren dimentsioak

Didakteka(e)tik
83.213.50.155 (Eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 16:45, 13 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hizkuntza

Canale eta Swain-ek (1980) gaitasun komunikatiboaren hainbat dimentsio edo azpi-gaitasun zehaztu zituzten. Hala nola:

  • Gaitasun gramatikala: hizkuntza baten arauei jarraituz osa daitezkeen eta beren esanahi konbentzionala duten adierazpen egokiak sortu eta interpretatzeko gaitasuna.
  • Gaitasun soziolinguistikoa: komunikazio-egoerari egokitzeko abilezia.
  • Gaitasun diskurtsiboa : testuak taxutzen eta interpretatzen estrategia egokiak erabiltzeko gaitasuna.
  • Gaitasun estrategikoa: hizkuntzaren erabiltzailearen kode-ezagutzan egon daitezkeen hutsuneak edo beste arrazoi batzuk direla-eta, gerta daitezkeen komunikazioaren etena konpontzeko, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-estrategiak erabiltzeko gaitasuna.

HEOK eredu horretan oinarritzen bada ere, zenbait aldaketa proposatu ditu. Hona hemen:

  • Gaitasun linguistikoa.
  • Gaitasun testuala.
  • Gaitasun soziopragmatikoa.
  • Gaitasun estrategikoa.

Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu hiztunen gaitasun komunikatiboa funtsean gaitasun testuala dela: testuak (ahozkoak zein idatzizkoak) gizarte batean sortu eta zabaldu ahal izateko, onartu behar da hitz egin eta idazten duten hiztunek halako gaitasun bat badutela. Gaitasun horrek egoeran egoerako testuak ekoitzi eta ulertzeko gaitzen ditu (Villanueva & Serra, 1990:15).

Izan ere, hiztunek beren hizkuntzako eskema soziokomunikatiboei buruzko ezagutza intuitiboak izaten dituzte. Ezagutza horiek eguneroko komunikazioan hiztunek jokatzen dituzten rol pragmatikoetan era inplizituan islatzen dira (deskribatzean, narrazioak egitean, argudiatzean...) komunikazio-asmo diferenteak dituztela (azaltzea, konbentzitzea... ).