Prozesua eta produktua

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:52, 13 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Irakurketaren baitan bi alderdi bereizten dira: ulertze-ekintza —prozesua— batetik, eta ulertutakoa —produktua— bestetik. Produktuaz aparte, prozesuaz ere kezkatu beharra dago, eta horrela, irakurri bitartean zer gertatzen den eta zer egin behar den aztertu behar da. Horretarako, ikasleen irakur-estrategiak ikertzea funtsezkoa izango da.

Irakur-estrategia edo estrategia kognitiboen erabilera, beraz, ezinbestekoa izango da ulermena gertatu ahal izateko. Estrategiak irakurleak testua ulertzeko erabiliko dituen buru-eragiketa kontzienteak nahiz inkontzienteak izango dira. Adibide gisa ondorengoak ditugu: skimming-a, scanning-a, irakurketa kritikoa, hitzak inferitzea...

Hala ere, ikasleak irakur-estrategiak modu eraginkorrean erabili ahal izateko, azpimarratu behar dugu, aurrerago ikusiko dugun bezala, hitzen atzemate automatikorako estrategiak eta ezagutza lexikal eta gramatikalak ere oso inportanteak izango direla.