Berbaldiaren ezagutza formala
Didakteka(e)tik
Irakurmenaren didaktika |
Berbaldiaren ezagutza formalari dagokionez, ezagutza-eskemez gain, badirudi burmuinean bestelako eskemak ere biltzen ditugula, testu-egituren eskemak, hain zuzen ere. Testu bat ulertzeko modua izango dugu, baldin eta testu-mota horren antolamendu erretorikoa lehenagotik ezagutzen badugu. Hori gertatu ezean, ulermena zaildu eta agian, gure ikasleen kasuan, zeharo oztopatuko du.
Hori dela-eta, funtsezkoa dirudi ikasleek sarritan intuitiboki dituzten hizkuntzako eskema sozio-komunikatiboei buruz hausnarketa bultzatzeak.