Idazmenaren ikuspegi didaktikoak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Cassany-k (1990) idazketa-prozesuaren lau ikuspegi didaktiko bereizten ditu. Laurak osagarriak izan daitezkeela aitortzen badu ere, planteamendu funtzionala eta prozesuzkoak ekarpen handiena egin dezaketelakoan dago. Ikus dezagun labur-labur bi planteamendu horiek zertan diren.

EZAUGARRIAK PLANTEAMENDU FUNTZIONALA PROZESUZKO PLANTEAMENDUA

Ikas-helburuak

Komunikazioari eta gramatikaren erabilerari garrantzia- Gramatika deskriptiboa eta funtzionala- Testuan oinarritua- Erregistro eta hizkera ezberdinak

Konposaketa-prozesuari garrantzia- Ikasleari begira

Edukiak

Testu-motak: deskribapena, narrazioa, azalpena, eskutitzak, elkarrizketak...

Prozesu kognitiboak: ideiak sortarazi, helburuak aurreikusi, ideiak antolatu, erredaktatu, berrikusi, ebaluatu...

Lanketa didaktikoa

1. Testuen irakurketa2. Ereduak aztertu3. Praktika itxiak4. Praktika komunikatiboak5. Zuzenketa komunikatiboak

Testu-idazketa1. Ideiak bildu2. Eskemak egin3. Erredaktatu4. Ebaluatu5. BerrikusiGarrantzia aholku emateari

Ariketa-ereduak

Irakurri, transformatu, berreraiki, osatu eta mota guztietako testuak idatzi

Kreatibitatea (ideia-jasak, analogiak...), teknikak (eskemak, mapa mentalak...), zirriborroak, idazketa askea, norberaren testuak baloratu...

Adibide bat

Zure lehengusuak beste eskola batera joan nahi du, baina ez daki zer egin, herrian bertan gelditu ala hiriko eskola batera joan. Idatz iezaiozu eskutitz bat zure iritzia emanez

Zerrenda itzazu zeure herrikoa ez den eskola batera joateak dituen abantailen eta eragozpenen inguruko ideiak. Gero, ideiak sailkatuko dituzu. Ideia bi aukeratu ondoren garatuko dituzu, adibideak eta zure iritziak emanez. Testu baten zirriborroa idatziko duzu. Berriro irakurri eta ikusi ideia inportante guztiak ote dauden



Bibliografia

  • CASSANY, D. (1990): “Enfoques didácticos para la enseñanza de la expresión escrita”. Comunicación, lenguaje y educación 6, 63-80