Ekoizpena
Didakteka(e)tik
Orientabide zehatzak |
Tradizioz entzumena eta irakurmena trebetasun hartzaile gisa definitu diren bitartean, mintzamenari eta idazmenari trebetasun sortzaile deitu zaie. Ikusi dugunez, ulermena pentsa litekeenaren kontra, oso eginkizun aktiboa da, ustez ekoizpenari dagokion ezaugarria, alegia.
Ekoizpenean hiru estadio nagusi bereizi ohi dira (Richards et. al.,1992:336):
- Konstrukzioa: hitz egin edo idazten duenak helburu komunikatiboak aukeratu eta nahi dituen esanahiak adierazteko proposizioak sortzen ditu.
- Transformazioa edo artikulazioa: esanahiak linguistikoki kodifikatzen dira.
- Burutzea: mezua entzuteko edo ikusteko moduan adierazten da hizketa edo idazketaren bidez.
Ikus dezagun Mendoza et. al.-ek (1996:240) ekoizpen-prozesuak azaltzeko proposatutako eredua (moldatua):
Errorea irudi txikia sortzerakoan: Ezin izan da iruditxoa gorde helburuan
Bibliografia
- MENDOZA, A.; LÓPEZ, A.; MARTOS, E. (1996): Didáctica de la lengua para la enseñanza primaria y secundaria. Madrid, Akal
- RICHARDS, J.; PLATT, J.: PLATT, H. (1992): Longman Dictionary of Language Teaching and Applied Linguistic. London, Longman (Espainieraz: Diccionario de lingüística aplicada y enseñanza de lenguas, Barcelona, Ariel, 1997)