Hitzen atzemate automatikorako estrategiak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Irakurmenaren didaktika

Begiek irakurtzean egiten duten mugimenduari buruz egindako ikerketek frogatu dutenez, irakurleak azkar irakurtzen du hitzak automatikoki ezagutzen dituelako. Hori dela-eta, irakurle trebearentzat hitzen atzemate automatikorako estrategiak arras garrantzitsuak izango dira. Beste zerbait ere kontuan hartzekoa da hemen: jatorrizko hiztunak irakurtzen hasten denean, 5.000 eta 7.000 hitz bitartean ezagutzen dituela. 2H ikasten hasten den helduaren kasuan, ordea, lexikoaren ezagutza oso da mugatua.

Hitzen atzemate automatikoa oroimen-motekin lotzen da, hain zuzen ere epe laburreko oroimena eta epe luzekoarekin —oroimen deklaratiboa eta prozedurazkoa hartzen dituena—.

Horregatik, badirudi gure jokaera metodologikoak helburu bikoitza izan beharko duela. Batetik, ikasleen ezagutza lexikala areagotzea, eta bestetik, gabeziak nola gaindi daitezkeen azaltzea .