Prozesua eta produktua

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:16, 29 Azaroa 2007

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Irakurmenaren didaktika

Irakurketaren baitan bi alderdi bereizten dira:

  • Ulertze-ekintza: prozesua
  • Ulertutakoa: produktua

Produktuaz aparte, prozesuaz ere kezkatu beharra dago, eta horrela, irakurri bitartean zer gertatzen den eta zer egin behar den aztertu behar da. Horretarako, ikasleen irakur-estrategiak ikertzea funtsezkoa izango da.

Irakur-estrategia edo estrategia kognitiboen erabilera, beraz, ezinbestekoa izango da ulermena gertatu ahal izateko. Estrategiak irakurleak testua ulertzeko erabiliko dituen buru-eragiketa kontzienteak nahiz inkontzienteak izango dira. Adibide gisa ondorengoak ditugu: skimming-a, scanning-a, irakurketa kritikoa, hitzak inferitzea...

Hala ere, ikasleak irakur-estrategiak modu eraginkorrean erabili ahal izateko, azpimarratu behar dugu, hitzen atzemate automatikorako estrategiak eta ezagutza lexikal eta gramatikalak oso inportanteak izango direla.