Mintzamenerako prozedurak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ikas-materialak
  • Argazki/ komiki batean agertzen den iraganeko gertaera-kate bat deskribatu
  • Gai/ topiko espezifikoei buruzko iritziak eman
  • Elkarrizketa eta diskurtso-estrategiak erabili (Adib.: gaia aldatu, informazio osagarria eman, norbaiti hitz egiteko eskatu...
  • Etorkizunari buruzko hipotesiak egin
  • Ahozko azalpen baten laburpena egin
  • Prozesuak deskribatu
  • Ahozko zein idatzizko iturrietako informazioa integratzea eskatzen duten arazoak konpondu, taldeka.
  • Elkarrizketa eta diskurtso estrategiak erabili (desadostasuna adierazi, esaten dena baloratu.)
  • Prozesu konplexuak diagrama baten laguntzaz deskribatu
  • Norberaren iritzia azaldu modalizazioa erabiliz (jarrera funtzioak)
  • Gai ezagun bati buruzko azalpenak egin (aldez aurretik prestatu gabe)
  • Gai gatazkatsu bati buruzko eztabaida egin talde txikietan eta ondoren eztabaidaren ondorioak talde handian agertu
  • Balizko plan/ proiektuak eztabaidatu eta adostutakoa agertu
  • Irrati / telebistan ikusitako saio baten berri eman
  • Irrati / telebistan ikus-entzundako elkarrizketa bati buruzko berri eman
  • Egunkarietako albisteak elkarri kontatu eta bertsio desberdinak kontrastatu
  • Irakurritako liburuen kapituluak edo erreseinak elkarri kontatu
  • Zatitan emandako informazioa trukatuz informazio osoa lortu
  • Ikasketariei rolak banatu eta simulazioak egin: ebaluazio bilerak, guraso/ irakasle, irakasle/ irakasle ikasle bati buruz, klaustroa...
  • Diskurtso-eredu desberdinak landu eta ereduen araberako ekoizpena egin.
  • Ahozko diskurtsoan ematen diren hutsuneak betetzeko estrategiak landu: parafraseatu, entzuleari edo hartzaileari laguntza eskatu, «zera» eta halako betegarriak erabiltzen ikasi...
  • Hitz bat eman eta bat-batean hitz horri buruz hitz egin, ezer prestatu gabe, etengabe diskurtsoa zuzendu, berformulatu, berordenatu...
  • Zatika-zatika diskurtso zatiak ere ekoiztu. Esaterako: sarrerak, sekuentziazioak, gaiez aldatzeko formulak...
  • Nork bere irakasgaiaren inguruko azalpenak egin
  • Irakaskuntza munduko gaiei buruzko eztabaidak, azalpenak... burutu
  • Zehar lerroetan erabil daitezkeen gaiei buruzko azalpenak, lantzeko metodología eta abarrei buruzko esperientzia trukaketak burutu.