«Errorearen pedagogia»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(Ikusi halaber)
 
(3 intermediate revisions by the same user not shown)
9. lerroa: 9. lerroa:
  
 
Ondorioz, erroreak onartu eta komunikaziorako trebetasuna garatzeko prozesuan normaltzat jo behar ditugu.
 
Ondorioz, erroreak onartu eta komunikaziorako trebetasuna garatzeko prozesuan normaltzat jo behar ditugu.
 +
  
 
==Ikusi halaber==
 
==Ikusi halaber==
14. lerroa: 15. lerroa:
 
*[[Analisi kontrastiboa]]
 
*[[Analisi kontrastiboa]]
 
*[[Erroreen analisia]]
 
*[[Erroreen analisia]]
 +
 +
==Bibliografia==
 +
 +
*MARCOS MARÍN, F.; SANCHEZ, J. (1991): Lingüística aplicada. Madrid, Síntesis.
 +
 +
==Estekak==
 +
 +
*[http://www.cuadernoscervantes.com/art_38_error.html El error en el proceso de aprendizaje]
  
 
[[Kategoria:Metodologia]]
 
[[Kategoria:Metodologia]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:11, 29 Azaroa 2007 data duena

Errorearen pedagogia

Errorearen pedagogiak ikasleen erroreak interpretatzeko marko metodologiko berria ekarri du. Batez ere, azpimarratzekoa da hizkuntz ikasleen produkzioetan sor daitezkeen arazoen birplanteamendua, eta horiek ulertzeko eta tratatzeko ikuspegia.

Hori horrela, ikas-prozesuan zehar hizkuntza erabiltzean ikasleak egiten dituen erroreak, prozesu horretan duen estadioaren adierazgarri dira. Errore horien analisia, ondorioz, interes handiko tresna didaktikoa bihurtzen da. Horretarako, dena dela, lehenik eta behin erroreak ezdramatizatu behar dira, ikasle askorentzat (baita irakasle askorentzat ere) duten konnotazio negatiboa alde batera utzita. Azken batean erroreak ikas-prozesuaren adierazleak direlako ideia indartu behar genuke. Ildo horretan, hona hemen zer dioten Marcos Marín eta Sanchez-ek (1991):

[el cometer errores] diríamos que es bueno incluso que le ocurra [al alumno] si con ello estimulamos sus deseos de comunicarse

Erroreak, beraz, ikaslearen ikas-prozesuan zehar aurrerapena nola doan, nolako errekurrentziak gertatzen diren eta ikaskuntzaren fase bakoitzean nolako trebetasun-maila lortzen ari den adieraziko diguten erreferentzia-puntuak dira (Villanueva et. al., 1983). Gainera, irakaslearentzat euskararen sistema linguistikoa nola eratzen ari den ikusi ahal izateko, eskura dituen seinale bakarretakoak dira erroreak, baina baita ikaslea zer-nolako estrategiak ari den erabiltzen jakiteko modua ere.

Ondorioz, erroreak onartu eta komunikaziorako trebetasuna garatzeko prozesuan normaltzat jo behar ditugu.


Ikusi halaber

Bibliografia

  • MARCOS MARÍN, F.; SANCHEZ, J. (1991): Lingüística aplicada. Madrid, Síntesis.

Estekak