«Esanahi testuala»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
 
 
(2 intermediate revisions by the same user not shown)
1. lerroa: 1. lerroa:
 
{{Analisirako irizpideak}}
 
{{Analisirako irizpideak}}
 +
 +
 +
Esanahia ez da aldaezina, automatikoki beregana daitekeena. Fenomeno dinamikoa eta konplexua da, sortzen deneko espazio eta denborak baldintzatutakoa, eta beraz, interpretazio dinamikoa eskatuko duena.
 +
 +
Esanahi testualaren analisirako irizpide hauek proposatzen ditu Alcaraz-ek (1996a:38):
 +
 +
#Enuntziatu baten esanahi literala edo proposiziozkoa testuinguru zeroan interpretatuko litzatekeen esanahia da. Hala ere, inoiz ez da testuinguru zerorik izango, eta horregatik, hiztunak enuntziatua ekoiztu edo interpretatzen duenean, esanahi literala osatuko du bere testuinguruarekin, esanahi testuala sortuz. Esan nahi baita, enuntziatuek esanahi ezberdina izango dute, segun non, noiz, nork..., ekoiztu edo interpretatuko duen .
 +
#Hizketako egintzak enuntziatuaren funtzio komunikatiboa atzematea mesedetzen du, eta horrela, solaskidearen asmo komunikatiboa (informazioa eskatu / eskaini, barkamena eskatu, atsegina adierazi...) zein den igartzea. Bestela esanda, hizketako egintzak, batetik, enuntziatu baten lehenengo karakterizazio komunikatiboa, baina baita argiena, eskainiko digu, eta bestetik, solaskidearen asmo komunikatiboaren adierazle garbiena.
 +
#Solas-inplikaturak estu-estu loturik daude testuinguruarekin, batez ere testuinguru soziokulturalarekin. Eguneroko solasean etengabeko inplikaturak gertatzen dira. Bi erretzaileen arteko solasa izan daiteke honako hau: Tabakorik gabe geratu naiz —dio batek. Nahi duzu zigarro bat? —erantzun besteak.
 +
#Presuposizio pragmatikoak ezagutzak —batez ere kulturalak—, espektatibak eta balore-eskalak ezarriko dizkio enuntziatuari zentzua hartu ahal izateko. Esanahi testuala enuntziatuaren hartzaileak duen errealitatearen ezagutzaren araberakoa izango da. Hala ere, ez da bakarrik hartzaileak dituen kultur ezagutza eta informazioengatik eraikiko: garrantzi handikoak izango dira balore-eskala, solaskideen ideologia orokorra eta bizimoduaren ikuspegiari buruzko datuak.
 +
#Konnotazio eta formalitate-erregistroak ere analisirako irizpide garrantzitsuak izango dira. Esan beharrean aurkitzen naiz eta esan behar dut esakuneak ezberdintzen dituen aldagaia komunikazio-egoera ezberdinei dagokien erregistroa izango litzateke, eta horrekin batera, hartzaileak batari eta besteari atzematen dion ñabardura.
 +
#Ez-hitzezko esanahiek ahozko enuntziatuak osatu, murriztu, azpimarratu edo ezeztatu egingo dituzte.
 +
 +
[[Kategoria:Hizkuntza]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:21, 28 Maiatza 2007 data duena

Hizkuntz analisirako irizpideak


Esanahia ez da aldaezina, automatikoki beregana daitekeena. Fenomeno dinamikoa eta konplexua da, sortzen deneko espazio eta denborak baldintzatutakoa, eta beraz, interpretazio dinamikoa eskatuko duena.

Esanahi testualaren analisirako irizpide hauek proposatzen ditu Alcaraz-ek (1996a:38):

  1. Enuntziatu baten esanahi literala edo proposiziozkoa testuinguru zeroan interpretatuko litzatekeen esanahia da. Hala ere, inoiz ez da testuinguru zerorik izango, eta horregatik, hiztunak enuntziatua ekoiztu edo interpretatzen duenean, esanahi literala osatuko du bere testuinguruarekin, esanahi testuala sortuz. Esan nahi baita, enuntziatuek esanahi ezberdina izango dute, segun non, noiz, nork..., ekoiztu edo interpretatuko duen .
  2. Hizketako egintzak enuntziatuaren funtzio komunikatiboa atzematea mesedetzen du, eta horrela, solaskidearen asmo komunikatiboa (informazioa eskatu / eskaini, barkamena eskatu, atsegina adierazi...) zein den igartzea. Bestela esanda, hizketako egintzak, batetik, enuntziatu baten lehenengo karakterizazio komunikatiboa, baina baita argiena, eskainiko digu, eta bestetik, solaskidearen asmo komunikatiboaren adierazle garbiena.
  3. Solas-inplikaturak estu-estu loturik daude testuinguruarekin, batez ere testuinguru soziokulturalarekin. Eguneroko solasean etengabeko inplikaturak gertatzen dira. Bi erretzaileen arteko solasa izan daiteke honako hau: Tabakorik gabe geratu naiz —dio batek. Nahi duzu zigarro bat? —erantzun besteak.
  4. Presuposizio pragmatikoak ezagutzak —batez ere kulturalak—, espektatibak eta balore-eskalak ezarriko dizkio enuntziatuari zentzua hartu ahal izateko. Esanahi testuala enuntziatuaren hartzaileak duen errealitatearen ezagutzaren araberakoa izango da. Hala ere, ez da bakarrik hartzaileak dituen kultur ezagutza eta informazioengatik eraikiko: garrantzi handikoak izango dira balore-eskala, solaskideen ideologia orokorra eta bizimoduaren ikuspegiari buruzko datuak.
  5. Konnotazio eta formalitate-erregistroak ere analisirako irizpide garrantzitsuak izango dira. Esan beharrean aurkitzen naiz eta esan behar dut esakuneak ezberdintzen dituen aldagaia komunikazio-egoera ezberdinei dagokien erregistroa izango litzateke, eta horrekin batera, hartzaileak batari eta besteari atzematen dion ñabardura.
  6. Ez-hitzezko esanahiek ahozko enuntziatuak osatu, murriztu, azpimarratu edo ezeztatu egingo dituzte.