«Ikas-estiloak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
17. lerroa: 17. lerroa:
  
 
[[Kategoria:Ikaskuntza]]
 
[[Kategoria:Ikaskuntza]]
 +
[[Kategoria:Ikas-estiloak]]

10:22, 15 Azaroa 2007(e)ko berrikuspena

Ikaskuntza

Definizioa

Ikas-estiloen definizio asko aurki dezakegu. Ikas-estiloak subjektu bakoitzak arazoak soluziobidean jartzeko erabili ohi dituen tasun, joera edo estrategia gisa definitu izan dira (Kolb, 1985, Albuerne-k aipatua,1994). Alonso et. al-ek (1994) ondorengo definizioari argien irizten diote. Hona hemen:

Los estilos de aprendizaje son los rasgos cognitivos, afectivos y fisiológicos, que sirven como indicadores relativamente estables, de cómo los discentes perciben, interaccionan y responden a un ambiente de aprendizaje.

Villanuevaren arabera (1997), 2Hren ikaskuntzari lotuago, ikaskuntzaren alderdiekin erlazionatutako estrategia kognitibo eta pragmatiko multzoaren erabileraren arabera defini daitezke ikas-estiloak. Bestela esateko, estiloak estrategia-multzo batek definitzen ditu eta estrategia jakin horien erabileraren maiztasunak emango digu ikas-estiloen berri.

Esanak esan, ez dirudi egokia subjektu bati behin-betiko ikas-estilo bat adjudikatzeak zeren eta burutu beharreko zereginak baldintzatuko du estrategia jakin batzuk erabiltzea ala ez, nahiz ustez berea ez den ikas-estilo batenak izan .

Ikas-estiloak ezaugarri idiosinkratikoekin erlazionatuta egon daitezke (ikusizkoa, entzunezkoa, barnerakoia, kanporakoia...), baina baita testuinguru eta irakaskuntza-metodoekin ere, hau da, irakaskuntza-moldeak eragina du ikasleak hizkuntzak ikastean erabiliko dituen estrategietan (analitikoa / globalizatzailea; orokortzailea / kontzeptualizatzailea; operatzailea / konkretua; tolerantea / intolerantea , e.a.).