Erroreen analisia

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:24, 21 Maiatza 2007

Hona jo: nabigazioa, bilatu
Bigarren hizkuntzen jabekuntza

Erroreen analisia

Pit Corder-ek (1967) errorearen birplanteamendua aldarrikatu zuen oso artikulu ospetsu batean. Ordura arte, errorea porrotaren seinale zen, kosta lain kosta ekidin beharrekoa. Corder-en ekarriaz geroztik, errorea hizkuntzaz jabetu ahal izateko derrigorrezko pausua izateaz gain, bide horretan ikaslea egiten ari den prozesuaren adierazlea izango da.

Horren ondorioz, erroreen analisiak indar handia hartuko du, zeren eta ikasleen produkzioak kontuan hartu eta aztertuko ditu. Ondorengo pausuak izango ditu:

  1. Erroreak beren testuinguruan identifikatu.
  2. Erroreak sailkatu eta deskribatu.
  3. Azalpena, erroreen iturria eta estrategia psikolinguistikoak bilatuz.
  4. Errorearen larritasuna ebaluatu eta trataera didaktikoa aurkitu.