Web 2.0

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Zertan da web 2.0?

Gaur egun interneteko gaien inguruan gehien eta gehienetan entzuten den terminoa da web 2.0. Definizioa ematea, ordea, ez da hain erreza. Definitu gabe, ezaugarriak zerrendatzen saiatuko gara:

Dinamikoa

Pantailan ikusten duguna ez da jada batek behin jarri zuen edukia eta maiztasun handiz edo eskasez eguneratu behar zuena berrikuntzak agertzeko.

Gaur egun edukiak modu ia automatikoan eguneratzen dira, dela robot motako programek sarean bilatu eta eskuratzen duten informazio berria webgunera gehituz, dela gune berean lagun askoren ekarpenen bidez dokumentu bera etengabe osatuz eta aberastuz.

Soziala

Partekatzea oso kontzeptu oinarrizkoa da web 2.0 ezaugarritzeko. Erabiltzaileen iritziek, balorazioek eta ekarpenek osatu eta aberasten dute webguneen edukia, eduki hori edozein motatakoa dela ere: testua, audioa, bideoa...

Aplikazio-multzoa

Testua idatzi, web-orriak sortu, argazkiak eta bideoa editatu, datuak gorde eta antolatu, posta kudeatu, gure agenda eguneratu... horietarako guztietarako hainbat programa ezberdin erabili izan ditugu orain arte, ondoren emaitza sarean jartzeko.

Gaur egun, berriz, gero eta ohikoagoa da eginkizun horiek guztiak nabigatzailearen bitartez egin ahal izatea, gure sistema eragilea edozein dela. Aplikazioak Interneten bertan daude eta guk behar dugun bakarra nabigatzailea da, eta konexio azkarra, jakina.


Dokumentazioa

Orokorra

Blogak

RSS-ak edo jarioak

Aplikazioen adibideak

Albisteak

Argazkiak partekatu

Bilatzaileak

Blogetarako aplikazioak

Markatzaile sozialak

Web guneak sortzeko