Idazmenerako prozedurak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ikas-materialak
  • Esaldi multzo baten artetik gaiaren araberako azpimultzoak egin
  • Ahoz azalpenak egiteko informazioa aukeratu, ordenatu eta eskemak egin
  • Paragrafo multzo bat ordenatu eta testua berregin
  • Testu baten eskema edo ideia-mapa egin
  • Ideia-mapa, ideia zerrenda edo eskema batean oinarrituz testua idatzi
  • Hutsuneak bete:
    • Testu-antolatzaileak
    • Erreferente jakin baten ordezko anaforikoak
  • Kontestualizatutako paragrafo-mota desberdinen antolamendua eta baliabideak landu
  • Testu baten sarreratik testuaren gaia eta edukia aurreikusi
  • Testu bati sarrera-paragrafoa eman
  • Testu bati bukaera, ondorio-paragrafoa eman
  • Sarrera eta ondorio-paragrafoak era desberdinetan berridatzi
  • Testu baten hasiera eta bukaera emanik garapena zirriborratu
  • Puntu eta aparterik ez duen testu baten paragrafoak eman
  • Paragrafo baten sarrera-esaldia eman eta paragrafoa osatu, halako bideren bat erabiliz: argudiatu, konparatu edo kontrastea eman, arrazoitu, ondorioztatu, adibidez hornitu, birformulatu...
  • Hiztegiko definizioa berridatzi, kontzeptuak birformulatuz, adibideak emanez...
  • Paragrafoa eman eta paragrafoaren esaldi eratzailea eskatu
  • Paragrafo bakarreko testuak idatzi, gaia eta garapen modua emanik. Adibidez:
    • Herri garatu/ ez garatuak: bizitza-itxaropena (konparazio-kontrastea)
    • Zure eskolan eleaniztasun goiztiarra jartzeko aintzakotzat har zaitzaten eskatu nahi duzu Lurraldeko Hezkuntza Ordezkaritzan. Horretarako txosten bat idatzi behar duzu eta, atal batean, orain arte esparru horretan egindako lanaren berri eman nahi duzu (narrazioa).
  • Testu bat lerro edo hitz-kopuru jakin batean laburtu edo erreseinak egin
  • Grafiko batean oinarritutako testu motzak idatzi
  • Ikus-entzunezko kanaletan jasotako informazioaren inguruko idatzia egin: erreferentzia hutsa, entzundako zerbaiten aurkako edo aldeko argudiaketa...
  • Ikasleek berek idatzitako testuak edo testu-zatiak berridatzi. Irakurketa desberdinak eginik, irizpide jakin baten araberako zuzenketak egin eta berridatzi: informazioaren kantitatea-kalitatea, lokailuen erabilera, ortografia, puntuazioa, erreferentzia-kateak, hitz-ordena, sintaxia, morfologia...
  • Egindako idazlana ikaskideari ozenki irakurri eta ikaskidearen ulertze-mailaren neurriko zuzenketak egin.
  • Gai baten inguruan arin, burura momentuan etorritakoa etengabe eta zuzendu eta ezer ezabatu gabe idatzi; ondoren, zirriborroa landu: ideiak ordenatu, gehitu, kendu, zuzendu...