Irakurmenerako prozedurak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ikas-materialak
  • Testuingurua baliatuz hitz jakinen esanahia inferitu
  • Testuingurua baliatuz paragrafo jakinen eduki/ ideia nagusia inferitu
  • Testu bati titulu nagusia eta azpitituluak eman
  • Testu baten ideia nagusiak azpimarratu
  • Testu baten eskema egin
  • Ordenatu:
    • Luzeraren araberako bi edo testu nahasi gehiago ordenatu
    • Testu baten paragrafoak ordenatu
    • Paragrafo baten esaldiak ordenatu
  • Testu bati falta zaizkion hitz, esaldi edo paragrafoak gehitu
  • Testu batek sobran dituen hitz, esaldi edo paragrafoak kendu
  • Galdera-sorta bati erantzun:
    • Aukera anitzeko galderak erakoak
    • Egia / Gezurra erakoak
    • Erantzun irekiak erakoak
    • Koadro edo taula bat osatu erakoak
    • Cloze testak
  • Bikoteak elkartu:
    • Galdera eta erantzunak
    • Tituluak eta albisteak
    • Gaia eta esaldiak edo paragrafoak
  • Testuaren baliabide jakinak lantzeko:
    • Anaforak markatu eta pronominalizazioa edo ordezkapen lexikala landu
    • Antolatzaileak markatu eta ordezkatu
  • Testu bat baino gehiago baliatuz ahozko azalpen bat egiteko eskema garatu.
  • Testu-mota jakin baten ezaugarriak testuan markatu: narrazioetan, esaterako denbora nozioak; argudiozko batean, sarrera, argudio eta krontra-argudioak, argudiatzeko formak, ondorioak...
  • Arazo jakinak konpontzeko testuetako informazioa erabili. Adibidez: deialdi baten oinarriak eta zenbait lehiakideren ezaugarriak emanda deialdiari hobekien egokitzen zaion lehiakidea aukeratu ... ; liburuen erreseinak irakurri ondoren adin jakin bateko umeei hobekien egokituko zaien liburua aukeratu eta aukeratu izanaren arrazoiak eman.