«Itzulpenerako prozedurak»: berrikuspenen arteko aldeak
Didakteka(e)tik
74. lerroa: | 74. lerroa: | ||
Nonbait galdutakoa beste inon berreskuratzea. | Nonbait galdutakoa beste inon berreskuratzea. | ||
+ | |||
+ | [[Kategoria:Ikas-materialak]] | ||
+ | [[Kategoria:Gramatika]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:39, 22 Urtarrila 2008 data duena
Ikas-materialak |
Del Olmok (2001) planteatzen du ikasle askok berez duen itzulpenerako joera aprobetxatu behar genukeela, ikasleak honako itzulpen-prozedura hauetan trebatuz:
Gardenak, asko landu behar ez direnak
- Mailegua
- Sinonimia
- Kalkoa:
- adierazpidekoa: mugimendu feministak (adierazpen modu berria)
- egiturazkoa: sei ken bi berdin lau (egitura sintaktiko berria).
- Hitzez hitzeko itzulpena: ipar mintzatokia --> tribuna norte
Lausoak, ikasleekin landu beharrekoak
Transposizioa (gramatikarekin zerikusia duen prozedura bakarra)
- Automatikoa, nahitaezkoa: Echar sal --> gatza eman.
- Gramatika egiturarik ez : Se trata de entenderlo --> gauza da ulertzea.
- Zuzeneko itzulpena ez da naturala: Fue publicado --> argitaratu zuten.
- Hutsune lexikoa ordezkatzea: Comúnmente se cree --> jendearen ustez.
Modulazioa (ikuspegia aldatzea):
- Baiezkoa ezezkoaren ordez: No tiene nada de tonto --> azkarra da oso.
- Ezezkoa baiezkoaren ordez: No llueve --> ateri du.
- Konkretua abstraktuaren ordez: Sentarse junto a la chimenea --> sutondoan jesartzea.
- Kausa efektuaren partez: No se te ve el pelo --> ia ez zara etxetik agertzen.
- Zati bat beste baten partez: De cabo a rabo --> lehenengo orritik amaieraraino
- Terminoak alderantziz: Seguro de enfermedad --> gaixo(tasun) asegurua.
- Aktiboa pasiboaren partez: Se comenta --> adierazi dute, esan omen dute.
- Espazioa denboraren partez: De ahora en adelante --> hemendik aurrera.
- Ikurrak: 5% --> %5
- Mugak, tarteak, neurriak eta abarrak.
Newmark itzul teorilariaren aburuz, "positiboa bi ukapenen partez" edo "bi negatibo positiboaren partez" deritzona da modulazio garrantzitsu bakarra:
- No tiene nada de tonto: Azkarra da oso.
- No te quepa ninguna duda: Seguru egon!
- Ateri da!: ¡No cae ni gota!
- Bai ote?: ¡No me digas!
- Bai?: ¿No me lo creo ni un poquito!
Baliokidetasuna
Azken muturrerainoko modulazioa, hizkuntza bakoitzean irudi finko eta aldaezin bihurtu direnak, ez dira aukerakoak
- cara a cara --> aurrez aurre
- cambio de sentido --> itzulbidea
- lluvia fina --> zirimiria
Egokitzapena (kulturak elkarretara moldatzea)
- etxeko abereak --> Afrikan: alde egiten ez duten abereak
- muy señora mía --> andre hori
- el pan nuestro de cada día --> egun honetako ogia
- taloa --> tortilla (Mexikon)
Zabalkuntza
- cincuentón --> berrogeita hamarretik gorakoa
Azalpena
- euskaltegia --> centro de enseñanza de euskara a adultos
- euskalgintza --> conjunto de actividades culturales producidas en euskara
Ezabapena
- procedimiento a seguir --> jardunbidea
- el día 24 de abril --> apirilaren 24an
- diferentes fases de la contratación --> kontratazio aldiak
- mi padre --> aita
Konpentsazioa
Nonbait galdutakoa beste inon berreskuratzea.