«Irakurmenerako prozedurak»: berrikuspenen arteko aldeak
Didakteka(e)tik
(New page: {{Ezaugarriak}} *Testuingurua baliatuz hitz jakinen esanahia inferitu *Testuingurua baliatuz paragrafo jakinen eduki/ ideia nagusia inferitu *Testu bati titulu nagusia eta azpitituluak e...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:35, 17 Urtarrila 2008 data duena
Ikas-materialak |
- Testuingurua baliatuz hitz jakinen esanahia inferitu
- Testuingurua baliatuz paragrafo jakinen eduki/ ideia nagusia inferitu
- Testu bati titulu nagusia eta azpitituluak eman
- Testu baten ideia nagusiak azpimarratu
- Testu baten eskema egin
- Ordenatu:
- Luzeraren araberako bi edo testu nahasi gehiago ordenatu
- Testu baten paragrafoak ordenatu
- Paragrafo baten esaldiak ordenatu
- Testu bati falta zaizkion hitz, esaldi edo paragrafoak gehitu
- Testu batek sobran dituen hitz, esaldi edo paragrafoak kendu
- Galdera-sorta bati erantzun:
- Aukera anitzeko galderak erakoak
- Egia / Gezurra erakoak
- Erantzun irekiak erakoak
- Koadro edo taula bat osatu erakoak
- Cloze testak
- Bikoteak elkartu:
- Galdera eta erantzunak
- Tituluak eta albisteak
- Gaia eta esaldiak edo paragrafoak
- Testuaren baliabide jakinak lantzeko:
- Anaforak markatu eta pronominalizazioa edo ordezkapen lexikala landu
- Antolatzaileak markatu eta ordezkatu
- Testu bat baino gehiago baliatuz ahozko azalpen bat egiteko eskema garatu.
- Testu-mota jakin baten ezaugarriak testuan markatu: narrazioetan, esaterako denbora nozioak; argudiozko batean, sarrera, argudio eta krontra-argudioak, argudiatzeko formak, ondorioak...
- Arazo jakinak konpontzeko testuetako informazioa erabili. Adibidez: deialdi baten oinarriak eta zenbait lehiakideren ezaugarriak emanda deialdiari hobekien egokitzen zaion lehiakidea aukeratu ... ; liburuen erreseinak irakurri ondoren adin jakin bateko umeei hobekien egokituko zaien liburua aukeratu eta aukeratu izanaren arrazoiak eman.