«Ikas-materialen aldiak»: berrikuspenen arteko aldeak

Didakteka(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
(New page: {{Ezaugarriak}} Irakasleak ikas-materiala eskaintzen duenean, produktu bukatua da, berriz ere moldatze- fasean sartuko dena ikaslea berarekin lanean hasten denean. Hori horrela, ikas-mate...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:09, 21 Urtarrila 2008 data duena

Ikas-materialak

Irakasleak ikas-materiala eskaintzen duenean, produktu bukatua da, berriz ere moldatze- fasean sartuko dena ikaslea berarekin lanean hasten denean. Hori horrela, ikas-materiala hiru alditatik pasatzen dela esan dezakegu:

Sortze-prozesua

Materialgileak (irakaslea bera izango da askotan) egiten duen prozesu aktiboa. Ikaslea gogoan badu ere (inork ez baititu materialak hutsean egiten), irakaslearen nahi, behar, ezagutza, jakinduria, esperientzia, eta abarrek baldintzatuko eta definituko dute azken produktua. Esan daiteke irakats-prozesuaren hasierako faseetako bat dela.

Hori dela-eta, komeni da oso era esplizituan edukitzea gogoan zein diren gure irakats-jarduna gidatuko duten printzipio nagusiak eta horietatik eratorriko diren inplikazio metodologiak ere.

Erabiltze-prozesua

Ikasleak egiten duen prozesu aktiboa. Ikasleak ikas-materialarekin zer eta nola egiten duen, neurri handi batean, irakaslearen kontrolpetik kanpo dago; ez badira, behintzat, erabat zuzenduak, gorago esan dugun bezala. Kasu honetan, ikas-materialak zehazten du, guztiz, zein den eginkizuna eta nola garatu behar den.

Bien arteko momentua

Ikas-materialak ez du "baliorik", ez baitago aktibo. Irakaslearen edota ikaslearen eskuetan dagoenean bakarrik hartuko du balio hori.