«Mintzamenerako prozedurak»: berrikuspenen arteko aldeak
Didakteka(e)tik
(New page: {{Ezaugarriak}} *Argazki/ komiki batean agertzen den iraganeko gertaera-kate bat deskribatu *Gai/ topiko espezifikoei buruzko iritziak eman *Elkarrizketa eta diskurtso-estrategiak erabil...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:59, 22 Urtarrila 2008 data duena
Ikas-materialak |
- Argazki/ komiki batean agertzen den iraganeko gertaera-kate bat deskribatu
- Gai/ topiko espezifikoei buruzko iritziak eman
- Elkarrizketa eta diskurtso-estrategiak erabili (Adib.: gaia aldatu, informazio osagarria eman, norbaiti hitz egiteko eskatu...
- Etorkizunari buruzko hipotesiak egin
- Ahozko azalpen baten laburpena egin
- Prozesuak deskribatu
- Ahozko zein idatzizko iturrietako informazioa integratzea eskatzen duten arazoak konpondu, taldeka.
- Elkarrizketa eta diskurtso estrategiak erabili (desadostasuna adierazi, esaten dena baloratu.)
- Prozesu konplexuak diagrama baten laguntzaz deskribatu
- Norberaren iritzia azaldu modalizazioa erabiliz (jarrera funtzioak)
- Gai ezagun bati buruzko azalpenak egin (aldez aurretik prestatu gabe)
- Gai gatazkatsu bati buruzko eztabaida egin talde txikietan eta ondoren eztabaidaren ondorioak talde handian agertu
- Balizko plan/ proiektuak eztabaidatu eta adostutakoa agertu
- Irrati / telebistan ikusitako saio baten berri eman
- Irrati / telebistan ikus-entzundako elkarrizketa bati buruzko berri eman
- Egunkarietako albisteak elkarri kontatu eta bertsio desberdinak kontrastatu
- Irakurritako liburuen kapituluak edo erreseinak elkarri kontatu
- Zatitan emandako informazioa trukatuz informazio osoa lortu
- Ikasketariei rolak banatu eta simulazioak egin: ebaluazio bilerak, guraso/ irakasle, irakasle/ irakasle ikasle bati buruz, klaustroa...
- Diskurtso-eredu desberdinak landu eta ereduen araberako ekoizpena egin.
- Ahozko diskurtsoan ematen diren hutsuneak betetzeko estrategiak landu: parafraseatu, entzuleari edo hartzaileari laguntza eskatu, «zera» eta halako betegarriak erabiltzen ikasi...
- Hitz bat eman eta bat-batean hitz horri buruz hitz egin, ezer prestatu gabe, etengabe diskurtsoa zuzendu, berformulatu, berordenatu...
- Zatika-zatika diskurtso zatiak ere ekoiztu. Esaterako: sarrerak, sekuentziazioak, gaiez aldatzeko formulak...
- Nork bere irakasgaiaren inguruko azalpenak egin
- Irakaskuntza munduko gaiei buruzko eztabaidak, azalpenak... burutu
- Zehar lerroetan erabil daitezkeen gaiei buruzko azalpenak, lantzeko metodología eta abarrei buruzko esperientzia trukaketak burutu.