«Itzulpenerako prozedurak»: berrikuspenen arteko aldeak
(New page: {{Ezaugarriak}} Del Olmok (2001) planteatzen du ikasle askok berez duen itzulpenerako joera aprobetxatu behar genukeela, ikasleak honako itzulpen-prozedura hauetan trebatuz: ==Gardenak, a...) |
(Ez dago alderik)
|
09:26, 22 Urtarrila 2008(e)ko berrikuspena
Ikas-materialak |
Del Olmok (2001) planteatzen du ikasle askok berez duen itzulpenerako joera aprobetxatu behar genukeela, ikasleak honako itzulpen-prozedura hauetan trebatuz:
Edukiak
Gardenak, asko landu behar ez direnak
- Mailegua
- Sinonimia
- Kalkoa:
- adierazpidekoa: mugimendu feministak (adierazpen modu berria)
- egiturazkoa: sei ken bi berdin lau (egitura sintaktiko berria).
- Hitzez hitzeko itzulpena: ipar mintzatokia ð tribuna norte
Lausoak, ikasleekin landu beharrekoak
Transposizioa (gramatikarekin zerikusia duen prozedura bakarra)
- Automatikoa, nahitaezkoa: Echar sal ð gatza eman.
- Gramatika egiturarik ez : Se trata de entenderlo ð gauza da ulertzea.
- Zuzeneko itzulpena ez da naturala: Fue publicado ð argitaratu zuten.
- Hutsune lexikoa ordezkatzea: Comúnmente se cree ð jendearen ustez.
Modulazioa (ikuspegia aldatzea):
- Baiezkoa ezezkoaren ordez: No tiene nada de tonto ð azkarra da oso.
- Ezezkoa baiezkoaren ordez: No llueve ð ateri du.
- Konkretua abstraktuaren ordez: Sentarse junto a la chimenea ð sutondoan jesartzea.
- Kausa efektuaren partez: No se te ve el pelo ð ia ez zara etxetik agertzen.
- Zati bat beste baten partez: De cabo a rabo ð lehenengo orritik amaieraraino
- Terminoak alderantziz: Seguro de enfermedad ð gaixo(tasun) asegurua.
- Aktiboa pasiboaren partez: Se comenta ð adierazi dute, esan omen dute.
- Espazioa denboraren partez: De ahora en adelante ð hemendik aurrera.
- Ikurrak: 5% --> %5
- Mugak, tarteak, neurriak eta abarrak.
Newmark itzul teorilariaren aburuz, "positiboa bi ukapenen partez" edo "bi negatibo positiboaren partez" deritzona da modulazio garrantzitsu bakarra:
- No tiene nada de tonto: Azkarra da oso.
- No te quepa ninguna duda: Seguru egon!
- Ateri da!: ¡No cae ni gota!
- Bai ote?: ¡No me digas!
- Bai?: ¿No me lo creo ni un poquito!
Baliokidetasuna
Azken muturrerainoko modulazioa, hizkuntza bakoitzean irudi finko eta aldaezin bihurtu direnak, ez dira aukerakoak
- cara a cara ð aurrez aurre
- cambio de sentido ð itzulbidea
- lluvia fina ð zirimiria
- Egokitzapena (kulturak elkarretara moldatzea)
etxeko abereak ð Afrikan: alde egiten ez duten abereak muy señora mía ð andre hori el pan nuestro de cada día ð egun honetako ogia taloa ð tortilla (Mexikon)
- Zabalkuntza
cincuentón ð berrogeita hamarretik gorakoa
- Azalpena
euskaltegia ð centro de enseñanza de euskara a adultos euskalgintza ð conjunto de actividades culturales producidas en euskara
- Ezabapena
procedimiento a seguir ð jardunbidea el día 24 de abril ð apirilaren 24an diferentes fases de la contratación ð kontratazio aldiak mi padre ð aita
- Konpentsazioa
Nonbait galdutakoa beste inon berreskuratzea.