Ikas-materialak eta idazmena

Didakteka(e)tik
Abel (Eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:22, 17 Urtarrila 2008

(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ikas-materialak

Ulermenaren atalean bezalatsu, idatzi aurretik komeni da irakasleak ezagutza-eskema eta egoera sozio-kognitiboak aktibatzen laguntzea. Idatziko den testua zein erabilera-esparrutakoa den argitzea eta, oro har, esparru horretako testuek zein ezaugarri diskurtsibo, estruktural eta pragmatiko konpartitzen dituzten aztertzeak geroagoko ekoizpena erraztuko du.

Planifikazioari behar adinako tartea uzteak ikasleak hainbat alderdiri erreparatzeko modua izatea ahalbideratuko du, besteak beste:

  • nor izango den fikziozko irakurlea
  • zertarako idatziko duen
  • zein hiztegi eta tratamendu-mota erabili behar duen
  • nolako testu-mota idatziko duen, zein diren horren ezaugarriak
  • (...)

Hala ere, planifikatu beharra azpimarratzeak ez du esan nahi ikasleek beti ere idatzi aurreko eskema egin behar dutenik.

Idazmenaren lanketan ekidin ezineko prozedurak testuen eraldakuntza eta manipulaziorakoak dira. Adibide gisa, ondorengoak aipa daitezke:

  • komunikazio-parametro ezberdinen araberako manipulazioa
  • eduki beraren testualizazioa testu-mota ezberdinetan
  • gai bera duten zenbait testuren analisia eta konparazioa
  • (...)

Horregatik, idazmenaren lanketa ezin da irakurmenarenetik bereizi. Bi trebetasun horien trataera integratua lortu ezean, ikasleak nekez lortuko du estilo propioa garatzea, edo irakurritakoak ez dio idazketarako laguntzarik emango. Azpimarra dezagun, beraz, irakurketatik idazketarako baliabideen transferentzia ezinbestekoa gertatzen dela.

Jarduera komenigarria izaten da idatzitako testuei buruzko taldeko guztien arteko ahozko komunikazioa, bai irakasle eta ikaslearen artean, bai eta ikasle beren artean ere. Elkarrizketa horien bidez zenbait jarduera buru daitezke, hala nola:

  • ikasleek idaztean izaten dituzten arazoak edo ideiak agertzeko zailtasunak komentatzea
  • idatziz ideiak nola egituratu argitzea
  • elkarri idazlanak berrikusi eta zuzentzeko saioak egitea
  • (...)

Ikasleei, beraz, ez zaie inoiz utzi behar zuzendu berri den idazlana emanik berehala gordetzen, ezen idazlan horien gainean gogoeta bultzatu eta ikasleek berek ekoizturiko materialekin aritzea oso onuragarria izaten da.

Esaldiak nola lotu eta paragrafoen arteko zein testu barruko elementuen uztardura gauzatuko duten baliabideen lanketa sarritan desitxuratua geratzeko arriskua dago, lokailuen zerrendatze hutsetara mugatzen bada eta testuan betetzen duten funtzioei erreparatzen ez badiegu.

Zehazkiago