Ikas-materialen ezaugarri orokorrak
Ikas-materialak |
|
Castañeda-k (1997:104), zehazki gramatika-aktibitate komunikatiboez ari dela, planteatzen du printzipio nagusi eta deskribapen abstraktuetatik harantzago, hainbat galdera direla erantzutekoak, hala nola, zer ulertzen dugun gramatika-baliabideen lanketa komunikatiboa diogunean, zein irizpideren bitartez jakin dezakegun ariketa bat komunikatiboa dela...
Galdera horiei erantzutearren, Ur-ek (1988) gramatika-baliabideak lantzeko mekanikoak ez diren praktiken ezaugarriak laburbildu ditu Castañeda-k (op. cit.). Gure ustez, ezaugarri horiek aplikagarriak dira gramatikaren lanketan ez ezik, irakatsi eta ikasteko gainontzeko alderdietan ere. Hori dela-eta, hona ekarri ditugu :
Edukiak
Ezaugarri nagusiak
Interakzioa
Momentu oro informazio eta ideien trukeak gertatu behar dira. Ikuspegi komunikatiboak, errealitateko komunikazio-prozesuen ezaugarriak eta egoerak simulatu edo erreproduzitu baino areago, ikasgelan komunikaziorako aukerak sortzea mesedetu behar du.
Ikaslearen parte hartzea lehentasunezko puntua da. Horrekin batera, irakasleak jarduera kontrolatu behar du baina interferitu gabe, hau da, burutu bitartean ikasleen jarduna zuzendu edo baloratu gabe. Ahal dela, ikas-jarduera diseinatu behar da zuzenketa hori beharrezkoa izan ez dadin.
Asmo argia
Aktibitateak helburu argia izan behar du. Helburuak konplexuak izan ohi dira, hau da, helburu bikoitza izaten dira: linguistikoa eta ez-linguistikoa.
Helburu ez-linguistikoak lortu ahal izateko hizkuntz baliabide batzuk sortuko dira , hau da, atazak hizkuntzaren erabilera bultzatu behar du.
Heterogeneitatea
Gaitasun-maila ezberdina izanik ere, burutzeko modukoa izan behar da. Horrela, ikasle batzuk ez dira frustratuko eta beste batzuk ez dira aspertuko.
Bolumena eta errepika
Zenbat eta praktika-kantitate handiago izan, orduan eta ikasteko posibilitate gehiago izango da.
Interesa
Interesa arrazoi askori zor zaio. Eztabaida baldin bada, gaiak izango du inportantzia baina jokoa baldin bada, jokoak berak izango du.
Amaiera irekia
Aktibitateek amaiera irekia izateak ideia orijinal, bariatu eta ustegabekoak produzitzea ekar dezake, eta horrela, interesgarriago suertatu. Hala ere, amaiera itxiak edo kontrolatua izateak ez du zertan aspergarria izan: eredu batzuen praktikak erantzun mugatuak eskatzen ditu eta joko-erak (lehia, denbora mugatua, rol-jokoa...) interesgarri bihur dezake.
Informazio-hutsunea
Erronka eta benetakotasun-kutsua gaineratzen du informazio-hutsuneak. Ageri denez, hizkuntz baliabideak erabiltzeko beharra areagotzeko oinarrizko bidea da.
Pertsonalizazioa
Ikasleen esperientzia pertsonaletan (iritziak, ideiak, esperientziak...) oinarritutako interakzioak erabiltzeak ariketa egiteko motibazioa areagotzen du.
Tentsio estimulagarria
Batez ere izari ludikoa duten aktibitateetan: lehia, ziurgabetasuna... Arauek helburu eskuragarria, baina ez erraza, lortzea ezartzen dute.
Sormena
Aktibitateak atseginak edo dibertigarriak izan daitezkeen ideia orijinal eta imajinatiboak agertzea bultzatu behar du.
Ikusizko laguntza
Pentsamendua fokalizatu eta bideratzen laguntzen du, baina baita kontzentrazioa erraztu eta distrakzioak ekiten. Ikusizko laguntza idatzia edo grafikoa izan daiteke, edukia argitu, esanahiak gehitu edo idatzitako esanahiarekin kontrastatuz...
Informazioaren distribuzio argia eta ariketaren instrukzioen formulazioa ahalik eta errazena ematea izan behar du helburu.
Honaino Ur-en proposamena. Goazen hainbat alderdi zehatzago jorratzera.
Bibliografia
- Castañeda